EUSKAL PRESOAK

Beste bi preso Euskal Herriratuko dituzte

Preso bat gerturatuko dute, eta beste bat lekualdatuko. Castello-n ez da motibazio politikoko euskal presorik geratuko.

Euskal presoen eskubideen aldeko martxa bat Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
jon olano
2021eko ekainaren 11
14:59
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du bi euskal preso Euskal Herriratuko dituztela eta beste bi Euskal Herritik hurbilago dauden kartzeletara gerturatuko dituztela.

Raul Fuentes da Euskal Herriratuko dutenetako bat; El Dueson (170km) dago gaur egun, eta Martutenekora (Donostia, Gipuzkoa) ekarriko dute. 2014ko abuztuan espetxeratu zuten 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2031ko maiatzean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Gainera, bigarren gradura igarotzea proposatu du Kantabriako kartzelako Tratamendu Batzordeak.

Halaber, Gaizka Astorkizaga Madrildik Basaurira (Bizkaia) ekarriko dute. Behin-behineko espetxealdian dago 2020ko azarotik, eta hirugarren gradua eman diote.

Horiez gain, Pedro Cano Castello I-eko kartzelatik (575km) LogroƱokora (170km) hurbilduko dute. 2002ko martxoan kartzelaratu zuten, 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2024ko irailean beteko ditu hiru laurdenak. Hura ere lehen gradutik bigarrenera igaroko da, Castelloko Tratamendu Batzordeak hala proposatuta.

Gainera, Orkatz Gallastegi Castellotik Topasera (460km) mugituko dute. 2002ko urrian kartzelaratu zuten, 48 urteko zigorra betetzeko, eta 2039ko urtarrilean beteko ditu hiru laurdenak. Hura ere lehen gradutik bigarrenera igaroko da. Hori horrela, Castello hustu egingo da motibazio politikoko euskal presoz.

Bestalde, Olga Comesi ere hirugarren gradua emango diote. IruƱeko presondegian dago, 2012tik bederatzi urteko zigorra betetzen, eta hiru laurdenak 2019ko urrian bete zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.