EUSKAL PRESOAK

Bi preso Euskal Herriratzea eta beste bi hurbiltzea onetsi du Madrilek

Arkaitz Agote Martutenera ekarriko dute, eta Agustin Almaraz, Basaurira.

Sare plataformaren manifestazioa, iazko irailean, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
jon olano
2021eko ekainaren 22a
17:01
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak ostiraletan jakinarazi ohi ditu euskal presoen gerturatzeen inguruan hartutako erabakiak; aurreko ostiralean ez zuen ezein mugimenduren berri eman, baina gaur lau jakinarazi ditu.

Horren arabera, Arkaitz Agote El Duesoko kartzelatik (170 km) Donostiako Martutenekora ekarriko dute. 2007an espetxeratu zuten, eta 25 urteko zigorra betetzen ari da. 2025ean beteko ditu hiru laurdenak. Agustin Almaraz ere Euskal Herriratu egingo dute. Zueran dago (245 km), baina Basaurira ekarriko dute. 1995eko abenduan sartu zuten kartzelan, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. 2014an bete zituen hiru laurdenak.

Beste bi preso, berriz, Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara hurbilduko dituzte. Ibai Aginaga da bat: Sevilla II-n dago, 885 kilometrotara, eta El Duesora gerturatuko dute. 2003ko uztailetik dago preso, hogei urteko zigorra betetzen, eta 2017ko martxoan bete zituen hiru laurdenak. Haren kasuan, lehen gradutik bigarrenera igarotzea onartu dute Espetxe Erakundeek. Hura lekualdatuta, ez da motibazio politikoko euskal presorik geratuko Sevillako presondegian.

Azkenik, Aitor Cotano Puerto III-tik (970 km) DueƱasera (310 km) gerturatuko dute. 2008ko uztailetik dago 25 urteko zigorra betetzen, eta 2027an beteko ditu hiru laurdenak. Hura ere lehen gradutik bigarrenera igaroko dute, Puertoko Tratamendu Batzordeak hala proposatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.