Albistea entzun

Indarkeria matxista

Emakumeen salerosketarako sare bat desegin dute Donostian

Poliziak bi emakume askatu eta beste zazpi petsona atxilotu ditu, Madrilen eta Donostian. Sareak sexualki eta laboralki esplotatzen zituen emakumeak, eta baita lapurretak egitera behartu ere.

Emakumeen salerosketaren aurkako protesta, Barakaldon.
Emakumeen salerosketaren aurkako protesta, Barakaldon. Marisol Ramirez / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko ekainak 28

Espainiako Poliziak emakumeen salerosketarako sare baten aurkako operazio bat egin du Donostian eta Madrilen (Espainia), eta guztira zazpi pertsona atxilotu ditu. Emakumeak sexualki eta laboralki esplotatzea egozten zaie, besteak beste, eta baita lapurretak egitera behartzea ere. Operazio berean, Poliziak gaizkileen menpe zeuden bi emakume askatu ditu.

Sarea Gipuzkoan, Espainian, Frantzian eta Polonian zegoen finkatuta, eta, Poliziak jakinarazi duenez, biktimak Mongolian antzematen zituen, Schengen eremuan ikasi eta lan egiteko aukeraren promesarekin. Behin Europan zirela, lantegi klandestinoetan edo Madrilgo prostituzio etxeetan laboralki eta sexualki esplotatzen zituzten, eta Espainiako eta Frantziako saltokietan lapurretak egitera behartzen zituzten, Poliziaren arabera.

Halaber, Poliziak nabarmendu du atxilotuetako bat, sarearen burua, Europa osoan «erreferentea» zela Mongoliako herritarrak Espainian «arau kontroletik ihesi» sartzeko. Guztira lau pertsona atxilotu dituzte Donostian, eta hiru Madrilen, eta bi hirietan hainbat erregistro egin dituzte.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasungintza pubikoaren alde herenegun Gasteizen egin zen mobilizazioa. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lehen arretan 198 langile gehiago behar direla dio Osakidetzak

Julen Aperribai

Langileak falta direla aitortu arren, lehen arretako arduradunak esan du errua ez dela administrazioarena. Positibo kopurua jaitsi egin da Hego Euskal Herrian: 4.488 atzeman dituzte

Propagandisten Elkarte Katolikoak Gasteizko hainbat autobus geltokitan jarritako kartelak. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Abortuaren aurkako jazarpena, ikusgai

Edurne Begiristain

Elkarte katoliko batek Gasteizko hainbat markesinatan jarritako kartelak erretiratzen hasi da Gasteizko Udala. Polemika piztu du toki publikoetan bazterketa sustatzen duen propaganda agertu izanak.

Txertatze ziurtagiria baitezpadakoa da Ipar Euskal Herriko zenbait egituratan

Txertatze ziurtagiria baitezpadakoa da Ipar Euskal Herriko zenbait egituratan

Oihana Teyseyre Koskarat Ekhi Erremundegi Beloki

Hemendik aitzin, 16 urtetik gorako herritarrek beharrezkoa dute txertatze ziurtagiria erakustea hainbat leku publikotara sartzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.