EUSKAL PRESOAK

Arkaitz Goikoetxea presoaren senideek istripu bat izan dute kartzelara bidean

Logroñoko kartzelan dago presoa.

Presoen urruntze politikaren aurkako protesta bat, 2016an. MARISOL RAMIREZ / FOKU
jon olano
2021eko uztailaren 22a
17:40
Entzun

Arkaitz Goikoetxea Basabe euskal presoaren senideek auto istripu bat izan zuten dute Logroñoko espetxera bidean zihoazela, Algortako (Bizkaia) Sarek sare sozialetan zabaldu duenez. Gurpil bat lehertu zaie. Onik atera dira, baina galdu egin dute Goikoetxearekin zeukaten bisita.

Sarek gogorarazi du euskal presoen herenak baino ez daudela Euskal Herriko espetxeetan, eta «salbuespenezko politikaren atal guztiak» amaitzeko eskatu du: «Hiru hamarkada igaro dira urruntze politika mugitzen hasteko, baina senide eta lagunek oraindik autoa hartu behar dute bisitak egin ahal izateko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.