Ondo hasi zuen Kasumigaseki zelaiko txapelketa Carlota Zigandak: 68 kolpe eman zituen, parraren azpitik hiru. Laugarren tokian geratu zen sailkapenean, Madeleine Sagstromengandik (Suedia) bi kolpera. Gaurkoan, ordea, ez du horrenbesteko zortea izan. 73 kolperekin bukatu du txapelketa, bi parraren azpitik. Eagle bat eta lau birdie egitea ere lortu du, baina bi bogey bikoitzekin eta lau bogey-rekin bertan behera geratu zaio jokaldia. Lehenengo egunean laugarren postuan geratu bazen ere, 30. postuarekin konformatu behar izan du oraingoan.
Munduko zerrendan lehen postuan dagoen Nelly Korda estatubatuarrak dauzka domina lortzeko aukera guztiak. 62 kolpe eman ditu, eta 129 kolpe lortu ditu guztira, 13 parraren azpitik. Ko Jin Young hego korearra ere lehen postuetan dabil, baina sei kolpe falta izan zaizkio Kordaren markara heltzeko. Park Imbee ere txapeldunaren atzetik geratu da, hamar kolpeko aldearekin.