TOKIO

Ziganda, sailkapenean behera

Ondo hasi zituen Jokoak golf jokalari nafarrak, baina gaurko txapelketan 73 kolpe egin ditu, bi parraren azpitik. Laugarren postutik 30. postura jaitsi da.

Carlota Ziganda, uztailean AEBetan jokatutako torneo batean. ERIK S. LESSER / EFE
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 5a
09:56
Entzun

Ondo hasi zuen Kasumigaseki zelaiko txapelketa Carlota Zigandak: 68 kolpe eman zituen, parraren azpitik hiru. Laugarren tokian geratu zen sailkapenean, Madeleine Sagstromengandik (Suedia) bi kolpera. Gaurkoan, ordea, ez du horrenbesteko zortea izan. 73 kolperekin bukatu du txapelketa, bi parraren azpitik. Eagle bat eta lau birdie egitea ere lortu du, baina bi bogey bikoitzekin eta lau bogey-rekin bertan behera geratu zaio jokaldia. Lehenengo egunean laugarren postuan geratu bazen ere, 30. postuarekin konformatu behar izan du oraingoan.

Munduko zerrendan lehen postuan dagoen Nelly Korda estatubatuarrak dauzka domina lortzeko aukera guztiak. 62 kolpe eman ditu, eta 129 kolpe lortu ditu guztira, 13 parraren azpitik. Ko Jin Young hego korearra ere lehen postuetan dabil, baina sei kolpe falta izan zaizkio Kordaren markara heltzeko. Park Imbee ere txapeldunaren atzetik geratu da, hamar kolpeko aldearekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.