euskal presoak

Joseba Fernandez presoa aske geratu da

11 urte egin ditu kartzelan.

Sare Herritarrak urtarrilean Gasteizen antolaturiko manifestazioa euskal presoen eskubideen alde. ENDIKA PORTILLO / FOKU
jon olano
2021eko abuztuaren 19a
15:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Sortuk jakinarazi duenez, Joseba Fernandez Aspurz euskal presoa aske geratu da Madrilgo aireportuan, Frantzian espetxealdia bete eta handik Espainiaratu eta gero.

Fernandez Iruñeko Txantrea auzokoa da. 11 urte egin ditu kartzelan, eta Mureten egon da preso, Euskal Herritik 425 kilometrora. 2010eko martxoan atxilotu zuten, Jean Serge Nerin jendarmearen hilketaren harira. Nerin izan zen ETAk eragindako azken biktima. 2015ean epaitu zituzten Fernandez eta beste bost lagun, eta hamasei urteko zigorra ezarri zioten.

Herenegun, berriz, Aitor Fresnedo askatu zuten, 25 urteko zigorra bete eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.