Albistea entzun

euskal presoak

Sei preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bat hurbilduko dute

Bi Zaballara ekarriko dituzte, eta lau Basaurira. Beste bat El Duesora gerturatuko dute.

Sarek iazko irailean Bilbon eginiko martxa bat.
Sarek iazko irailean Bilbon eginiko martxa bat. Aritz Loiola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko abuztuak 31 13:57

Espainiako Gobernuko Espetxe Erakundeek jakinarazi dute beste sei euskal preso Euskal Herriratuko dituztela eta beste bat Euskal Herritik gertuago dagoen kartzela batera hurbilduko dutela.

Basauriko espetxera ekarriko dituzte lau preso. Asier Rodriguez da horietako bat; Sorian dago, 260 kilometrora, 2010eko urritik hogei urteko zigorra betetzen. 2025ean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Ibai Aginaga ere presondegi berera eramango dute, El Duesotik (170 km); 2003an kartzelatu zuten, hogei urteko zigorra betetzen ari da eta 2017an bete zituen hiru laurdenak.

Guillermo Merino, berriz, Zaragozatik (345 km) eramango dute Basaurira. 2000z geroztik dago preso, 26 urteko zigorra betetzen, eta 2019an bete zituen hiru laurdenak.

Era berean, Jose Angel Lerin ere Basauriko kartzelara ekarriko dute; hura ere Zaragozan dago preso. 2007an atxilotu zuten, eta 25 urteko zigorra betetzen ari da. 2025eko ekainean beteko ditu hiru laurdenak.

Beste bi preso, berriz, Zaballara ekarriko dituzte. Jon Etxeberria da bat; El Dueson zegoen orain arte. 2017an espetxeratu zuten, bederatzi urteko zigorra betetzeko, eta 2024ko irailean beteko ditu hiru laurdenak.

Gainera, Iosu Ordoñez ere espetxe berean izango da, Topastik (460 km) Euskal Herriratuta. 2006az geroztik dago kartzelan, hamazazpi urteko zigorra betetzen, eta duela bi urte bete zituen hiru laurdenak.

Azkenik, Imanol Miner Dueñastik El Duesora gerturatuko dute. 2002ko maiatzean sartu zuten preso, 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2024ko azaroan bete zituen hiru laurdenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Idoia Mendia, Bilboko Campos antzokian egin den PSE-EEren BIltzar Ttipian ©Miguel Toña / Efe

Idoia Mendia ez da aurkeztuko PSE-EEren primarioetara

Joxerra Senar

PSE-EEren Biltzar Ttipian azaldu du duela urtebete hartu zuela «erabaki pertsonal eta politikoa» eta hala aurreratu ziola Pedro Sanchezi: «Ondoren zuek izan zarete lehenak jakiten», adierazi die militante sozialistei

Igor Uriart, Baionako epitegian, gaur arratsaldean ©Bob Edme

Igor Uriarte ez zigortzea erabaki du epaileak, errudun izendaturik ere

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur izan du auzi saioa Baionako epaitegian Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko zuen debekua urratzeagatik. «Berri biziki ona da», Maritxu Paulus Basurcoren hitzetan

Beatriz Artolazabal sailburua, artxiboko irudi batean. ©Monika del Valle / Foku

Jaurlaritzak ongietorrien gaitzespena sartu du Udaberri planean

Gotzon Hermosilla

Bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren planaren behin betiko bertsioa onartu du Gobernu Kontseiluak.

 ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

«Ez da irreala instrukzio epaileak ez auzipetzea»

Ekhi Erremundegi Beloki

Egoitz eta Josu Urrutikoetxearen abokatuak Frantziako Justiziak euskal militanteei eman dien trataera gaitzetsi du, eta prozedurei buruzko argibideak eman ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.