Albistea entzun

Euskara

AEK-k iragarri du matrikulazioa zabalik dagoela euskaltegi guztietan

Ikasturtearen balorazio positiboa egin dute, eta ikasturte berrian izena emateko deia egin dute.

AEK-ko ikasle eta irakasleak 2021-22 ikasturteko matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Iruñean
AEK-ko ikasle eta irakasleak 2021-22 ikasturteko matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Iruñean Idoia Zabaleta / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Olaia L. Garaialde -

2021eko irailak 1 10:09

Ikasturte berrirako AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dagoela iragarri du Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusiak, Iruñeko euskaltegian, gaur egindako agerraldian. Joan den ikasturtea, 2020-2021 ikasturtea «arrakastatsua» izan dela adierazi du, eta urrian hasiko den 2021-2022 ikasturtea horrela jarraitzea espero dute. Horrez gain, gehitu du pandemiak eragindako egoeran ikasleekin euskara ikasi, hobetu eta erabiltzen jarraitu nahi dutela. Beraz, Hasiko gara, bazatoz? lelopean, izena emateko deia egin dute.

Ikasleen eta irakasleen ahaleginari esker, osasun neurriak hartuta, euskalduntze prozesuan «aurrera» egin dutela nabarmendu du. Pandemian egonda ere, ikasleak euskaltegira joan dira; hortaz, Iribarrenek azpimarratu du herritarren erantzuna «ikaragarria» izan dela. Hala ere, ikasle batzuk lekurik gabe gelditu zirenez, ikasturtea «gazi-gozoa» izan dela esan du.

Unean uneko osasun neurrietara egokituta eta prebentzio neurriak hartuta, urrian hasiko den ikasturtean, ohiko ikastaroekin jarraituko dute. Hortaz, euskara ikasteko bost aukera eskainiko dituzte: aurrez aurreko taldeak euskaltegietan, ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroekin; autoikaskuntza euskaltegietan; eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta; online ikastaroak; eta foru barnetegia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Formatu txikian egin duten arren, lehengoen antzerako irudi bat edo beste utzi du 2021eko Nafarroa Oinezek. ©Jagoba Manterola / Foku

Amaitu da Lizarrako Nafarroa Oinez

Paulo Ostolaza

Bi egunetan egin dute jaia, Lizarrako Ikastolak antolatuta. Eguraldiak lagundu ez duen arren, arazorik gabe bete dute egitaraua. Datorren urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak antolatuko du.

Martin Villa, iazko irailaren 3an Servini epailaren aurrean deklaratu ostean, auto barruan. ©JUANJO MARTIN / EFE

Martin Villa, Servinik auzipetua

Arantxa Iraola

Auto batean auzipetu du 1976ko Gasteizko hilketengatik eta German Rodriguezenarengatik

Suhiltzaileak lanean, Gasteizen, artxiboko irudi batean. ©Endika Portillo / Foku

Gizon bat hil da Donostian, taberna batean piztutako sute batean

Berria

Gros auzoko Gure Txoko tabernako sukaldean piztu da sua, goizeko 9:00ak aldera. Taberna itxita zegoen.

Kongresuko hitzaldietako bat, atzo, Hernanin. ©GORKA RUBIO / FOKU

Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sarea aurkeztu dute

Jone Arruabarrena

«Kapitalaren logikarekin eta zapalkuntza modu guztiak» amaitzeko erez aritu dira, Hernanin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna