Euskara

AEK-k iragarri du matrikulazioa zabalik dagoela euskaltegi guztietan

Ikasturtearen balorazio positiboa egin dute, eta ikasturte berrian izena emateko deia egin dute.

AEK-ko ikasle eta irakasleak 2021-22 ikasturteko matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Iruñean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Olaia L. Garaialde.
2021eko irailaren 1a
13:38
Entzun

Ikasturte berrirako AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dagoela iragarri du Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusiak, Iruñeko euskaltegian, gaur egindako agerraldian. Joan den ikasturtea, 2020-2021 ikasturtea «arrakastatsua» izan dela adierazi du, eta urrian hasiko den 2021-2022 ikasturtea horrela jarraitzea espero dute. Horrez gain, gehitu du pandemiak eragindako egoeran ikasleekin euskara ikasi, hobetu eta erabiltzen jarraitu nahi dutela. Beraz, Hasiko gara, bazatoz? lelopean, izena emateko deia egin dute.

Ikasleen eta irakasleen ahaleginari esker, osasun neurriak hartuta, euskalduntze prozesuan «aurrera» egin dutela nabarmendu du. Pandemian egonda ere, ikasleak euskaltegira joan dira; hortaz, Iribarrenek azpimarratu du herritarren erantzuna «ikaragarria» izan dela. Hala ere, ikasle batzuk lekurik gabe gelditu zirenez, ikasturtea «gazi-gozoa» izan dela esan du.

Unean uneko osasun neurrietara egokituta eta prebentzio neurriak hartuta, urrian hasiko den ikasturtean, ohiko ikastaroekin jarraituko dute. Hortaz, euskara ikasteko bost aukera eskainiko dituzte: aurrez aurreko taldeak euskaltegietan, ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroekin; autoikaskuntza euskaltegietan; eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta; online ikastaroak; eta foru barnetegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.