Albistea entzun

Frantzia

Anne Hidalgo sozialista Frantziako presidentetzarako bozetara aurkeztuko da

Parisko auzapezak Rouenen eman du bere asmoen berri, eta iragarri du hautatua izanez gero ekonomia irauliko duela, ekologismoa ardatz gisa baliatuz.

Anne Hidalgo, Parisko auzapeza, artxiboko argazki batean. /
Anne Hidalgo, Parisko auzapeza, artxiboko argazki batean. / Yoan Valat/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko irailak 13 13:42

Ezustean eman du Anne Hidalgok bere erabakiaren berri. Rouen hirian egin zuen iragarpena atzo Parisko auzapezak, hain zuzen ere, ekologismoari esker berriz industrializatu den hiri batean. Datorren urtean egitekoak dituzten presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztuko da Hidalgo, eta, aurreratu duenez, hautatua izanez gero, ekologia jarriko du ekonomiaren ardatz, betiere kutsakorrak diren alorretan lan egiten dutenei lagunduta eta aldaketaren kostua herritarren bizkar geratzea saihestuta.

France 2 telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean Hidalgok azaldu zuen bere asmoa dela hezkuntzako langileei soldata bikoiztea eta lanpostu publikoetako eta osasun arloko langileena igotzea. «Ez dugu ahaztu behar Frantzian irakasleek Herbehereetan edo Alemanian irabazten dutenaren erdia irabazten dutela, nahiz eta oinarrizko langileak izan. Politikarien ardura da lehentasunak ezartzea», adierazi zuen Hidalgok.

PS Alderdi Sozialistak hilaren 17an eta 18an egingo du kongresua, eta bertan erabakiko luke alderdiak nor izango den datorren urteko bozetarako bere hautagaia. Kargu hori lortzeko aukera handiak ditu Hidalgok berak. PSren lehen idazkari Olivier Faurek, gainera, begi onez ikusten du, 2017an bezala, EELVrekin hautagaitza bateratu bat aurkeztea, betiere presidentegai hori Hidalgo baldin bada. Ekologistak, baina, beren primarioetan daude sartuta, eta nahiko azkar egingo dute bozketa; lehen itzulia hilaren 16-19 artean, eta bigarrena 25-28 bitartean.

Hidalgok berak ez zituen erantzun primarioei eta ekologistekiko balizko akordio baten inguruan egindako galderak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna