EUSKAL PRESOAK

Sarek ukatu egin du larunbatean Arrasaten omenaldirik eginen dutela

Joseba Azkarraga bozeramaileak erran du «erabat gezurra» dela hilaren 18ko mobilizazioa Unai Paroti omen egiteko erabili nahi dutela.

Mobilizaziora deitzeko egindako agerraldia, uztailean, Arrasaten. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko irailaren 13a
15:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Heldu den larunbatean Arrasaten (Gipuzkoa) Sarek deituriko mobilizazio baten harira polemika sortu da azken egunotan, baina Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak ohartarazi du «erabat gezurrezkoak» direla piztu diren zurrumurruak. Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak erran du larunbatekoa ez dela Unai Paroten aldeko omenaldi bat: «Ez dugu sekula halakorik egin, eta ez dugu egingo». Jakinarazi duenez, Sarek deitu du asteburuko protestara, herriko talde batekin batera, eta mobilizazioaren helburua «euskal presoen salbuespen egoera salatzea» da: bertzeak bertze, 7/2003 legea. Sareko eledunak zehaztu du Arrasaten bizi direla Paroten senideak, eta horregatik egiten zaiola erreferentzia preso horri: «Baina hori bera egin dezakegu beste uneren batean, eta ez dugu baztertzen egitea, adibidez Ondarroan Asier Badiolaren kasuan, egoera antzekoan baitago, edo Bilbon Bea Etxeberriaren eta Iñigo Zapirainen kasuan, Orozkon Alaitz Aramendirenean... Hamabost preso daude ezkutuko bizi osorako zigorrera kondenatuak».

Azkarragak «errespetua» adierazi die «indarkeriaren biktima guztiei», eta eskatu du haien «mina» ez dadila erabili «jaurtigai» gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.