Albistea entzun

Nafarroak ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak zabaldu nahi ditu ostiraletik

Neurriek Nafarroako Auzitegi Nagusiaren onespena beharko dute indarrean sar daitezen. Etxabeak zabaltzea ere baimendu nahi dute, eta garraioetako edukierak handitu.

Iruñeko San Nikolas kalea, gauez.
Iruñeko San Nikolas kalea, gauez. Jesus Diges/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko irailak 13

Izurritearen bilakaera onbidean dela iritzita, gaur egun ezarriak diren mugak leuntzeko asmoa iragarri du Nafarroako Gobernuak. Bihar helaraziko diete neurri berriak indarrean jartzeko eskabidea epaileei, ostiralean ezartzeko. Gobernuak aurreratu duenez, aldaketek ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegietan eraginen dute batik bat: ordubete atzeratuko dute ostatuen itxiera ordua; hau da, 02:00ak arte izaten ahalko dira zabalik. Lizentzia bereziak dituzten lokalek 03:00ak arte ematen ahalko dute zerbitzua; diskotekek eta dantzalekuek, 04:30ak arte. Orain arte gisan, debekatua izanen da barran kontsumitzea.

Gainera, neurriek epaileen onespena jasoz gero, etxabeen erabilera baimendua izanen da atzera ere. Dena dela, baldintza batzuk bete beharko dituzte: agiri bat helarazi beharko zaie Osasun Departamentuari eta tokian tokiko Udalari, erabilpen egokia eginen dela adieraziz.

Halaber, garraioan baimendua den gehienezko edukiera zabaldu nahi du Nafarroako Gobernuak. Zehazki, %75era handitu nahi dute muga, eta gogorarazi dute ezinbestekoa izanen dela aireztatze egokia bermatzea.

Edonola ere, neurriok Nafarroako Auzitegi Nagusiaren onespena beharko dute. Epaileek neurri sorta onetsiko balute, ostiralean ezarriko lirateke, eta irailaren 30era arte izanen dira indarrean, gutxienez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Berra zaharren egoitzako bi erabiltzaile solasean. ©GORKA RUBIO / FOKU

2020ko udatik izandako kasu kopururik apalena zenbatu dute Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Beste 79 kutsatu atzeman dituzte. Biztanleen %80k baino gehiagok dute dosiren bat, eta hasiak dira egoiliarrak hirugarren aldiz ziztatzen
Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroa, artxiboko irudi batean. ©SYLVAIN SENCRISTO

Hendaiako atxikitze zentroa hustu dute, sute batengatik

Iñaki Agirre Perez

Bi lagun eraman dituzte ospitalera, bat egoera larrian. Cimadek sutearen kudeaketan izan diren arduragabekeriak salatu ditu
Ertzaintza Kukutzako teilatuan zeuden gazteak atxilotzen, 2011ko irailaren 21ean. ©Jon Hernaez / Foku

Hamarkada bat Kukutza III hustu zutenetik

Paulo Ostolaza

Ertzaintzak indarrez hustu zuen Bilboko gaztetxe handiena zena: 55 lagun atxilotu zituen, 63 auzipetu, eta ehundik gora zauritu.

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio bat, Gasteizen, artxiboko irudian ©jaizki fontaneda / foku

Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik

Irati Urdalleta Lete

Emakumeak zauriak zituen eskuan eta lepoan. 29 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute Gasteizen, emakume bati ukituak egitea egotzita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.