COVID-19aren ondorioz hildakoak omentzeko gune bat sortuko dute Bilboko Casilda Iturrizar parkean

Bilboko Udalaren ekimenez eraikiko da. Osasun langileei eskainitako gune bat ere iragarri dute: geltoki intermodalaren plazan.

Casilda Iturrizar parkearen 2008ko plano bat.
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 14a
10:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eman du asmoaren berri, ezohiko bilkuraren ondoko hitzaldian: izurriteak eztanda egin zuenetik birusaren eraginez hildakoak oroitzeko gunea sortuko dute hirian, Casilda Iturrizar parkean. Plaka bat ezarriko dute sekuoiaren alboan. «Birus madarikatu honek eraman dituenentzako memoria eta omenaldi leku izango da», adierazi du Aburtok.

Casilda Iturrizar parkean sortzekoa denaz gainera, Bilboko Udalak beste gune bat sortuko du datozen asteetan. Osasun langileei eskainia izanen da, eta Bilboko geltoki intermodalaren plazak hartuko du. Udalak batik bat Basurtuko ospitaletik hurbil izanen delako aukeratu du kokapen hori, alkatearen esanetan. «Profesional horiek berebiziko lana egin dute hilabete hauetan guztietan», esan du Aburtok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.