Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eman du asmoaren berri, ezohiko bilkuraren ondoko hitzaldian: izurriteak eztanda egin zuenetik birusaren eraginez hildakoak oroitzeko gunea sortuko dute hirian, Casilda Iturrizar parkean. Plaka bat ezarriko dute sekuoiaren alboan. «Birus madarikatu honek eraman dituenentzako memoria eta omenaldi leku izango da», adierazi du Aburtok.
Casilda Iturrizar parkean sortzekoa denaz gainera, Bilboko Udalak beste gune bat sortuko du datozen asteetan. Osasun langileei eskainia izanen da, eta Bilboko geltoki intermodalaren plazak hartuko du. Udalak batik bat Basurtuko ospitaletik hurbil izanen delako aukeratu du kokapen hori, alkatearen esanetan. «Profesional horiek berebiziko lana egin dute hilabete hauetan guztietan», esan du Aburtok.