Albistea entzun

Madrilek eta Jaurlaritzak omenaldia eginen diete «Unai Paroten biktimei», ortziralean

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak eta Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatu dute ekitaldia, Gasteizen, eta Jaurlaritzak ere parte hartuko du.

Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Justizia sailburua, joan den ekainean. Ortziraleko ekitaldian parte hartuko du.
Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Justizia sailburua, joan den ekainean. Ortziraleko ekitaldian parte hartuko du. Endika Portillo / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko irailak 14

Soka luzea ekartzen ari da larunbaterako euskal presoen eskubideen alde Arrasaten (Gipuzkoa) antolaturiko mobilizazioa. Espainiako eskuinak eta biktimen elkarteek uste dute Unai Parot euskal presoari omen egiteko baliatuko dela ekitaldia, eta, Sarek hori gezurtatu duen arren, protestaren aurkako omenaldia antolatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Madrilek: «Unai Paroten biktimei» eginen diete omen, ortziralean, Gasteizen.

Hiri horretan dagoen Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroarekin batera antolatu dute ekitaldia, eta, bertzeak bertze, han izanen dira Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak adierazi du omenaldiarekin «modu esplizituan jarri nahi dutela arreta memorian, justizian eta terrorismoaren biktima guztien erreparazioan, eta bereziki Parotek eraildako 39 lagunetan».

EAJ, bi aldeetara

Espainiako Kongresuko EAJren diputatu Aitor Estebanek gaur RTVEn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, «erasokorra» da larunbatean Sarek Arrasaten antolaturiko mobilizazioa, baina PP eta Vox ekitaldira hurbiltzea ere «akats» gisa ikusten du, «konfrontazioa bilatzen» duela iruditzen baitzaio.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

 ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

«Ez da irreala instrukzio epaileak ez auzipetzea»

Ekhi Erremundegi Beloki

Egoitz eta Josu Urrutikoetxearen abokatuak Frantziako Justiziak euskal militanteei eman dien trataera gaitzetsi du, eta prozedurei buruzko argibideak eman ditu.
Beatriz Artolazabal, herenegun, Elgoibarko Memoria Ibilbidearen aurkezpen ekitaldian. ©IREKIA

Artolazabal: «Parot ez da sekula gudari bat izan; hiltzaile odoltsu bat da»

Maddi Ane Txoperena Iribarren Paulo Ostolaza

Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Elgoibarren erraniko hitzek haserrea sortu dute memoria elkarteetan
Maria Txibite PSNko idazkari nagusia ©Idoia Zabaleta, FOKU

Maria Txibitek PSNko idazkari nagusi izaten jarraituko du

Oihane Puertas Ramirez

2014. urtean «hasitako bidean jarraitzea» du helburu. Urriaren 23an PSNko zuzendaritza berria berretsiko dute.

Francis Gonzalez Bokaleko auzapeza, artxiboko irudi batean ©Isabelle Miquelestorena, IPARLA

Francis Gonzalezek Bokaleko auzapez izaten jarraituko du

Oihane Puertas Ramirez

21 bozengatik nagusitu zaio Dominique Lavigneri. 2020ko ekaineko bozak ezeztatu ondoren egin dituzte hauteskundeak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna