AUTOGOBERNUA

Jaurlaritza ortziralean bilduko da Madrilekin eskumenen transferentziez hitz egiteko

Isabel Rodriguez Espainiako Lurralde Politikako ministroarekin bilduko da Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua. Bilera «garrantzitsua» dela erran du Jaurlaritzak.

Josu Erkoreka, Miquel Iceta eta Olatz Garamendi, joan den maiatzean, transferentzien hitzarmena sinatzeko ekitaldian. IREKIA
maddi ane txoperena iribarren
2021eko irailaren 14a
19:02
Entzun 00:00:0000:00:00

1979ko Gernikako Estatutuan hitzarturiko eta oraindik eskualdatu gabeko transferentziez hitz egiteko hurrengo bilera ortzirale honetan eginen dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua Isabel Rodriguez Espainiako Lurralde Politikako ministroarekin bilduko da, 12:00etan, Lurralde Politikako Ministerioaren egoitza nagusian, Madrilen.

Uztailean Espainiako Gobernuan aldaketak egin ondotik eginen duten lehenbiziko bilera presentziala izanen da, eta «garrantzitsutzat» jo du Jaurlaritzak. Helburua: transferentzien egutegia «berreskuratzea».

Bi aldeek maiatzean izenpetu zuten aurten eskualdatuko diren lau eskumenen akordioa: espetxeak, errepide garraioa, ISSN kode bibliografikoa eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikina (Bizkaia) eskualdatzea hitzartu zuten orduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.