Albistea entzun

Xilaba bertso txapelketa

Maddi Ane Txoperena Iribarrenek kausitu du puntu gehien Xilabako lehen kanporaketan

Xilaba Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko bertso txapelketako lehen kanporaketa iragan da egun Makean. Maddi Ane Txoperena Iribarren jalgi da seikotetik lehena; puntu gehienekin.

Maddi Ane Txoperena Iribarrenek lehen tokia lortu du Xilabako lehen kanporaketan, Makean.
Maddi Ane Txoperena Iribarrenek lehen tokia lortu du Xilabako lehen kanporaketan, Makean. Patxi Beltzaiz Tamaina handiagoan ikusi

Ainize Madariaga -

2021eko irailak 18

2021eko Xilaba abiatu da Makean (Lapurdi), larunbata honetan, 17:00etan. Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Lapurdiko bertso txapelketako lehen kanporaketa honetatik Maddi Ane Txoperena Iribarrenek lortu du sei bertsolarietatik puntu gehien: 422,5.

Berez, Johaine Sarraillet aritu beharra bazen ere Txoperenak ordeztu du gaurkoan.

Irati Alcantarillak du bigarren lekua hartu, 396,5 punturekin; Gillen Hiribarrenek hirugarrena, 390 punturekin; Karlos Aizpurua Etxartek laugarrena, 388,5 punturekin, Mizel Mateok bortzgarrena, 370 punturekin; eta Oier Urreiztik seigarrena, 369,5 punturekin.

Laurogei bat lagun bildu da saioaren behatzeko, "giro zinez ona" egon dela azpimarratu du Ortzi Idoate antolatzaileak. Amaia Castorene aritu da aurkezle lanetan.

Iazko Xilaba bertso txapelketa abiatu bazen ere, COVID-19ak erdiz erdi eten zuen. Itzuli da aurten, iazko ber helburuak betetzeko. Bi urtez taldeka aritu ondoren, iaz bezala, aurten ere, 24 bertsolariak bakarka lehiatuko dira.

Sustrai Colina eta Amets Arzallusek jadanik badute tokia heldu den urtean ospatuko den Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusirako. Hala ere, Arzallusek parte hartuko du Xilaban. Bi hauez gain, Xilabako bertze hiru bertsolarik kausituko dute Bertso Txapelketa Nagusirako sarbidea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Neomak taldearen zuzenekoa ikusteko jende ilara luzea egin zen Plateruena kanpoaldean atzo arratsaldean, Durangoko Azokaren bigarren egunean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Plaza eta euskarri bete doinu

Ainhoa Sarasola

Zuzenekoak itzuli dira Durangoko Azokara, aurten Plateruenan. Landakon, Musikaren Plazak bildu ditu diskoetxeak eta musikariak. Diskoa nagusi den arren, euskarri digitalak gero eta ugariago dira
Xabier Eizagirre, Iratxe Retolaza eta Hedoi Etxarte, atzo, Landako guneko Talaia aretoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Liburugintza diglosiko bat

Itziar Ugarte Irizar

Euskaraz argitaratzen diren liburuen datuak aletu dituzte Xabier Eizagirrek, Iratxe Retolazak eta Hedoi Etxartek. Kultura gutxitu baten isla direla adierazi dute.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Urte osoak eusten dio azoka asteari»

Andoni Imaz

Pozik hartu dute murrizketarik gabeko azoka bueltan, eta gogotsu sumatu dute ingurua ere. Inguru hori zabaltzen asmatzea daukate gakotzat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.