Albistea entzun

Datuak

Jaurlaritzak COVID-19aren «biktima guziei» eskainitako omenaldi bat egin du Gasteizen

Sempervirens parkean oroitu dituzte. Gizarteak pandemian erakutsitako «konpromisoa eta elkartasuna» ere nabarmendu ditu Urkulluk.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaurko ekitaldian, Gasteizen.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaurko ekitaldian, Gasteizen. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko irailak 21 07:50

Eusko Jaurlaritzak orain urtebete iragarri zuenez, irailaren 21a da COVID-19aren ondorioz hildakoak gogora ekartzeko eguna Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur dute horretarako eguna, beraz, eta, hain zuzen ere, Jaurlaritzak omenaldia egin du Gasteizko Sempervirens parkean. Iaz, sekuoia bat landatu eta oroigarri bat jarri zuten biktimen omenez; hantxe bildu dira.

Aurten, gainera, azpimarratu dute omenaldia «biktima guztientzat» dela: hildakoei ez ezik, haien senitartekoei eta izurritean hainbat arlotan lan egin duten profesionalei ere eskaini dizkie hitzak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Halaber, gizarteak pandemian erakutsi dituen «konpromisoa eta elkartasuna» nabarmendu ditu, eta adierazi du horiek bizirik mantentzeko nahia dutela. «Biktima bakoitzarekiko enpatia gorpuzten eta oroimenean sustraitzen laguntzen digu», azaldu du Urkulluk.

Halaber, esperantzaz mintzatu da lehendakaria, datorrenari so. «Etorkizunari itxaropenez begiratzen diogu, iraganeko esperientzia eta gehien sufritu dutenekiko elkartasuna ahaztu gabe».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ibaetako Campusean duela hilabete batzuk egindako manifestazioa. ©GORKA RUBIO/FOKU

EHUk espediente informatibo bat zabaldu dio eraso sexista batengatik salatu duten irakasleari

Berria

Arkitektura Fakultateko irakasle batek ikasleei eraso sexista bat egin ziela salatu dute UIB Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakala emakume taldeak. Gertakariari buruzko «informaziorik» ez ematea leporatu diote EHUri.

Ziudadelaren barnaldea, asteazkenean. ©BERRIA

Hipika txapelketa bukatu eta hilabete eta erdira, Iruñeko Ziudadela hondarrak hondatua dago oraindik

Uxue Rey Gorraiz

Iruñeko Udalak antolaturiko hipika txapelketak irailaren 12an izan zuen azken eguna. Ordea, txapelketarako erabilitako Ziudadelako zuloguneak hareaz beteak dira oraindik. Navarra Sumak salbu, udaleko talde politikoek adierazpen bat onartu dute eremua berehala egokitu dadila eskatzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeetako arduradunak izan dira BECen, gaurko aurkezpenean ©Irekia

Zaintza ereduaren «paradigma aldaketa» jaso du Jaurlaritzaren estrategia soziosanitario berriak

Edurne Begiristain

2021-2024 aldirako estrategia soziosanitarioa aurkeztu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusiek. Besteak beste, «adinekoak beren etxean edo etxe baten antzekoak diren zentroetan» bizitzea sustatuko dute.

Aste honetan Haurrak Bai-k deituta Ataungo Joxemiel Barandiaran herri ikastetxean egin duten eserialdia. / ©Goierriko Hitza

Jolasgaraian 12 urtetik beherakoak maskara janztera derrigortzen dituen aginduari eutsiko dio Jaurlaritzak

Jon Ordoñez Garmendia

Gotzone Sagarduik argudiatu du haurrak babesteko neurri bat dela, eta esan du gaur egungo egoera ez dela ona.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.