Japonia

Japoniako sumendi baten erupzioak azaleratu egin ditu Bigarren Mundu Gerrako zenbait itsasontzi

Ogasawara artxipelagoan gertatu da: sumendi bat piztu egin da, eta uharte berri bat sortu da ondorioz. Orain arte urpean ziren zenbait ontzi utzi ditu bistara.

Sumendiak urpetik ateratako barkuen irudiak. ANN STATION NEWS JAPON
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 18a
15:52
Entzun

Uharte bolkanikoz osatua da Japoniako Ogasawara artxipelagoa. 30 uharte inguruk osatzen dute, sumendi ugari dira bertan, eta aski ohikoa da horietakoren bat piztea, tarteka. Orain hilabete, beste sumendi batek eztanda egin zuen, eta, ondorioz, uharte berri bat sortu da artxipelagoan. Ordea, uharte berria eratzen duen lurra ez ezik, beste zerbait ere atera dute lurrazalera sumendiak eragindako indar tektonikoek: itsasontzi batzuen aztarnak gelditu dira bistan, Iwojima izeneko uhartean.

Ikerlariek jakinarazi dutenez, Bigarren Mundu Gerran erabilitako ontziak dira, zehazki. Emandako datuen arabera, Amerikako Estatu Batuetako Armadaren ontziak ote diren dute aztergai. Izan ere, armada estatubatuarra inguru horretan portu bat eraikitzeko ahaleginean zebilen gerra garaian.

Uhartea sortu zenetik, ikerketan murgilduak dira hainbat geologo, eta, baldintzak zein diren ikusirik, ondorioztatu dute seguruenera sortu berri den uhartea urperatu eginen dela hemendik gutxira. Hala gertatzen bada, urak berriz estaliko ditu azaleratu berri diren ontzi horiek ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.