Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Presoen auzia konpontzea da lehentasuna, EITB Focusen arabera

Galdekatutako lau herritarretik hiru daude euskal presoak gerturatzearen alde.

Presoen auzia konpontzearen aldeko mosaiko bat egin zuen Sarek iazko urrian, Donostian.
Presoen auzia konpontzearen aldeko mosaiko bat egin zuen Sarek iazko urrian, Donostian. / Sare Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko urriak 20 11:03

Hamar urte bete dira gaur ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuenetik, eta, urteurrenean, inkesta bat argitaratu du EITBk. Hego Euskal Herriko 1.600 pertsonari galdetu diete ETAren indarkeriaren osteko aroaz, eta, besteak beste, ondorioetako bat da, gatazkaren konponbidean egiteko geratzen direnen artean, euskal presoen auzia konpontzea dela gehien babesturiko aukera; bostetik batek hori dute lehentasun. Izan ere, euskal presoen hurbilketak babes zabala dauka; lau herritarretik hiruk babesten dute.

Galdera horretan bertan, bigarren aukera da «ETAren eta ezker abertzalearen damua eta aitortza» (%15). Inkestak, ordea, irailaren 28tik urriaren 4ra egin zituzten; Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ETAren biktimei egindako adierazpena zabaldu aurretik.

ETAren jardunaz ere galdetu du EITB Focus inkestak. Esaterako, galdekatutako hiru herritarretik bik uste dute ETAk «lehenago» amaitu behar zuela, eta %12,5 dira uste dutenak ez zituela armak inoiz erabili behar. Erakunde armatuak ekarpen positiborik egin duen galdetuta, berriz, 2,7ko nota jarri diote hamar puntutik. Horrez gain, %65ek ziurtzat dute ez dela ETAren gisako beste mugimendurik sortuko.

Halere, emaitzek adierazten dute bake prozesua ez dagoela herritarren kezken artean; soilik %2,2k aipatu dute, ekonomiak eta enpleguak eragiten duen kezkatik urrun (%33). Ideia hori berresten du beste erantzun batek: hamar herritarretik zazpik diote pertsonalki «garai hura gainditu» dutela. Edozein kasutan, hamarretik seik uste dute ETAren biktimek ez dutela izan behar bezainbesteko egiarik, justiziarik eta erreparaziorik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Andoni Ortuzar, atzo, EAJren Bazar Nagusian ©Monika del Valle / Foku

Madrilen duen eraginaren aldarria egin du EAJk

Gotzon Hermosilla

Alderdiaren VIII. Batzar Nagusiaren amaiera ekitaldian, Ortuzarrek esan zuen eragin hori «laster» ikusiko dela

EAJren burukideak, BECeko Batzar Nagusian ©Monika del Valle / Foku

«Entzute aktiboko» prozesu bat abian jarriko du EAJk datozen hilabeteetan

Gotzon Hermosilla

Jeltzaleak VIII. Batzar Nagusia egiten ari dira Barakaldoko BECen.

Igandean egin ziren kontzejuetako hauteskundeak. Irudian, Añuako herritarrak botoa ematen. ©ARABAKO KONTZEJUEN ELKARTEA

Arabako kontzejuen %24k izango dute emakume bat lehendakari

Edurne Begiristain

Kontzejuetako administrazio batzarretako ordezkariak aukeratu dituzte. Finantzaketa, digitalizazioa, emakumeen parte hartzea eta despopulazioa izango dituzte erronka nagusi

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Aukera bat» aurrekontuei

Jon O. Urain

EH Bilduk ez dio osoko zuzenketarik jarri Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari, «elkarrizketarako borondate zintzoa» erakusteko. Eskertuta erantzun du Urkulluk: «Bide berri bat irekitzen da»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.