Basque Friendshipek biktimen oinazearen aitortza txalotu du

32 eurodiputatuk osatzen dute taldea.

Aieteko jauregia. Arkaitz Rodriguez eta Arnaldo Otegi, astelehenean. JON URBE / FOKU
jon olano
2021eko urriaren 21a
16:49
Entzun

Euskal gatazkaren konponbidea sostengatzen duen Basque Friendship europarlamentari taldeak «balioa aitortu» dio Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ETAren biktimei zuzendutako adierazpenari: «Testigantza oso garrantzitsua da, euskal ezker independentistak bizikidetza demokratikoaren aldeko ekimena bultzatu baitu».

32 eurodiputatuk osatzen dute taldea, eta azaldu dute «oraindik asko» dagoela «gatazkaren ondorioei heltzeko, adiskidetza sustatzeko eta biktima guztiak laguntzeko, aitortzeko eta indemnizatzeko». Horrez gain, taldeak balorazio baikorra egin du Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxe politikan «hartutako erabakiez, presoen sakabanaketa politika amaitzeko».

Rodriguezek eta Otegik Urriaren 18ko Adierazpena irakurri zuten atzo «euskal ezker independentistaren» izenean: «Gure egiten dugu haien mina, eta sentimendu zintzo horretatik baieztatzen dugu hura ez zela inoiz gertatu behar; inork ezin du gogoko ukan hura guztia gertatu izana, ezta denboran hainbeste luzatu izana ere». Euskal ezker independentistako bi buruzagiek adierazi dute, hain zuzen, «Aietera lehenago iristea lortu» behar zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.