Altsasuko auzia

Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin du Altsasuko auziko guardia zibila terrorismoaren biktima gisa aitortzea

Epaileek ebatzi dute 2016ko urriaren 15ean Altsasun gertatutakoa ez zela ekintza terrorista bat izan.

Altsasuko auziko gazte atxilotuen alde eginiko protesta, 2019an. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko azaroaren 9a
13:05
Entzun

Eskeak ezezkoa jaso du bueltan, bigarrenez. Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Altsasuko auziko guardia zibilak egindako eskea: terrorismoaren biktimatzat hartua izan zedin galdegin zuen, 2016ko urriaren 15eko goizaldean herriko Koxka tabernan gertatutakoen harira. Kondekorazioa eman ziezaioten nahi zuen, ohorezko aipamen gisa. Izan ere, guardia zibilak epaileen aurrean argudiatu du «ekintza terrorista» bat izan zela egun hartakoa. Auzitegian baztertu egin du baieztapen hori, ukatu egin baitu terrorismoarekin loturiko gertakaria denik.

Ez da guardia zibilak eskaera horri loturik jaso nuen lehenbiziko ezetza. Lehendik, Espainiako Barne Ministerioari galdegin zion terrorismoaren biktima izendatzeko, aitortza horrekin lotutako kalte ordainak jasotzeko. Ministerio horrek ere atzera bota zuen eskaera hura; 2019ko abenduan argitaratu zuten ebazpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.