Albistea entzun

Koronabirusa

65 urtetik gorakoek eta zaurgarrienek hirugarren dosia beharko dute osasun ziurtagiriari eusteko Iparraldean

Macron Frantziako presidenteak positiboen gorakadari aurre egiteko neurriak iragarri ditu, eta beste dosi bat hartzera deitu ditu herritarrik zaharrenak. Abenduaren 15ean sartuko da indarrean baldintza berria.

Emakume bat Hiriburuko Ametzondo merkataritza gunean (Lapurdi), osasun ziurtagiria erakusten.
Emakume bat Hiriburuko Ametzondo merkataritza gunean (Lapurdi), osasun ziurtagiria erakusten. Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2021eko azaroak 9 09:34

Positibo kasuen eta ospitaleratzeen gorakadaren aurrean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak koronabirusari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu. Ez die, ordea, herritar guztiei eragingo: 65 urtetik gorakoek eta zaurgarrienek hirugarren dosia hartu beharko dute osasun ziurtagiria eduki nahi badute abenduaren 15etik aurrera ere. «Hori da irtenbidea».

Frantziako presidentea osasun krisia hasi zenetik bederatzigarren aldiz mintzatu zaie herritarrei. Agerraldia osasun egoeraz aritzeko baliatu nahi izan du, baina batez ere «txertatze kanpaina berpizteko», Asanbleako presidente eta Macronen alderdikide Richard Ferrandek bezperan azaldu duenez.

Estatuburuaren iritziz, txertoari eta osasun ziurtagiriari esker «epidemia menperatzea lortu» dute, baina oraindik ez dute hura «amaiarazi», bosgarren olatua hasi baita. 2020ko abenduaz geroztik, Frantziako Estatuan 100 milioi dosi baino gehiago jarri dituzte, baina aurrera jarraitzeko beharra ikusi du Macronek, eta hirugarren dosia hartzeko deia egin die herritarrik zaharrenei.

Iragan ostiralean, Frantziako Asanbleak baiezkoa eman zion osasun ziurtagiriaren erabilera uztailaren 31 arte luzatzeari, eta Konstituzio Kontseiluak gaur onartu du erabaki hori; datorren astelehenera arte irautekoa zen, baina orain diputatuek ziurtagiria hurrengo udaraino derrigortzeko ahala eman diote Frantziako Gobernuari. Halere, horrek ez du esan nahi epe horretan guztian beharrezkoa izanen denik.

Hainbat lekutan sartzeko, derrigorrezkoa da osasun ziurtagiria aurkeztea: besteak beste, ostatuetan, merkataritza guneetan, kultur eta kirol guneetan, eta distantzia handiko trenetan. Gainera, osasun zentroetara sartzeko ere beharrezkoa da, larrialdietan salbu.

Hortaz, leku horietara joateko, PCR edo antigeno proba negatibo bat, COVID-19aren kutsatze froga bat edo txertoaren pauta osoaren ziurtagiria behar dute herritarrek.

«Tratamendu eraginkorragoak», urtea amaitu aurretik

Osasun ziurtagiriari buruzko erabakiaz gain, Macronek jakinarazi du COVID-19aren kontrako «tratamendu eraginkorragoak» urtea amaitu aurretik izango dituztela eskura.

Ez du, ordea, xehetasun handirik eman horietaz: «Frantzia goiz hasi zenez ikerketak egiten, birusaren kontrako arma berri bat izango dugu».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Larunbateko manifestazioaren balorazioa egin du Euskara Aurrrera-k. ©Jon Urbe / FOKU

Euskararen aldeko «olatu berri bat» altxatzera deitu du Euskara Aurrera-k

Oihane Puertas Ramirez

Antolatzaileen arabera, dinamikak izan duen harrera «ona baino hobea» izan da, eta nabarmendu dute euskalduntzean urratsak egiten jarraituko dutela. Besteak beste, egungo garaira egokitutako hizkuntza politika berriak exijitu dizkiete administrazio publikoei.

Paziente batek gordetako <em>blister</em> edo pilula zorroak; ezkerrekoan argia da haurdunentzako ohartarazpena; eskuinekoa, berriz, abisu hori jartzen hasi aurrekoa da. ©BERRIA

Depakineren «egia» argitu arte

Arantxa Iraola

Botika bat hartzeagatik azido balproikoaren sindromedun seme-alabak izan zituzten zenbait andrek dena prest dute auzitara jotzeko. Espainiako justiziak epai bat eman du Sanofi botika etxearen aurka

«Sanofik erabaki zuen irabaziak lortzen jarraitzea»

«Sanofik erabaki zuen irabaziak lortzen jarraitzea»

Arantxa Iraola

Sanofiren aurka auzibideak martxan dituzten familien kasuak daramatza Ignacio Martinez abokatuak. Botika konpainia handia da, eta aski zaila dela aitortu du: desorekatua.

Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneko kideak, gaur goizean, Bilbon. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Ekainaren 5ean kalejira «aldarrikatzailea» egingo dute eskola publikoaren alde

Olatz Enzunza Mallona

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak «irakurketa ezkorra» egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordioaren inguruan. Eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean jartzen ez duela salatu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...