Albistea entzun

Alderdiak

Sortuko kideek 'Herrigaia' txostena babestu dute

Parte hartzea %52 izan da. Botoa eman duten hamarretik zazpik (%71) babestu dute Nazio Kontseiluaren txostena.

Sortuk 2017an egin zuen azkeneko kongresua. Irudian, kongresuaren akabera, Bilbon. /
Sortuk 2017an egin zuen azkeneko kongresua. Irudian, kongresuaren akabera, Bilbon. / MONIKA DEL VALLE/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko azaroak 22 13:05

Sorturen kongresu prozesuan, Nazio Kontseiluak aurkeztutako Herrigaia txostenaren eta Lurrari Lotuz osoko zuzenketaren artean botoa emateko asteburua izan dute Sortuko kideek. Zuzendaritzaren proposamena nagusitu da: 7.936 kidek eman zezaketen botoa, eta 4.164k bozkatu dute (%52,4); horietatik %71k (2.948) babestu dute Herrigaia, eta %22k Lurrari Lotuz (919). 297k (%7) zuri bozkatu dute.

«Herrigaia hastapenik eraikuntza kolektiboa izan da. Buruz buruko 500 elkarrizketaren, dozenaka herri batzarren eta udaran egindako bi Nazio Topaketen emaitza, eta hala izango da aurrerantzean ere», zabaldu du Nazio Kontseiluak ohar batean.

Eztabaida prozesuak aurrera jarraitzen du. Abenduaren 5a arte, aukera dago Herrigaia>> dosierrari zuzenketa partzialak egiteko, eta abenduaren 17tik 19ra bozkatu ahal izango dira.

2017ko urtarrilean egin zuen Sortuk azken kongresua, eta oraingoa aurtengo urtarrilean egitekoa zen berez: pandemiaren ondorioz, ordea, urtebetez atzeratu zuten. 2022ko urtarrilaren 22an bukatuko da, eta zuzendaritza berria ere orduan aurkeztuko dute.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.
Maria Txibite Nafarroako lehendakaria. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Foru Hobekuntza: osatu edo berritu

Jon O. Urain

Txibitek uste du ez dela garaia Nafarroako Foru Hobekuntza moldatzeko, hura «garatzeko» baizik. Barkosek dio legea «bete gabe» dagoela eta «itun politiko berri bat» beharrezkoa dela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Jon O. Urain

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.