Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Espainiako Aurrekontuak

Sergio Sayas: «Nafarroan ETB3 sartuta, reset egin nahi dute burmuinetan»

Datorren urtea amaitzerako, ETB3 telebista katea Nafarroa osora zabaltzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. UPNko diputatu Sergio Sayas amorraturik azaldu da erabakiaren berri izandakoan: «Telebistaren bidez doktrinatzea baizik ez dute bilatzen».

Sergio Sayas UPNren diputatua, atzo, Espainiako Kongresuan.
Sergio Sayas UPNren diputatua, atzo, Espainiako Kongresuan. Kiko Hueca/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko azaroak 23 12:09

Sumindurik, haserre bizian azaldu zen Espainiako Kongresuan UPNko diputatu den Sergio Sayas atzoko osoko bilkuran. Espainiako aurrekontuak eztabaidatzeko saioa izan zuten, eta, nabarmen aztoraturik, Sayasek gogor kritikatu zuen EH Bilduk eta Pedro Sanchezen gobernuak berriki eginiko negoziazioetan hitzartutakoa. Besteak beste, eta Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresuko eledunak iragarri zuenez, ETB3 2022a bukatu aurretik Nafarroa osoan ematea adostu dute saio horietan. Ohartarazpen argia egin du UPNkoak: «ETB3rekin, reset egin nahi dute burmuinetan». Sayasek «doktrinatzeko» asmoa ikusten du ETB3ren emisioa zabaltzeko egin nahi den urratsean.

«Nafarrok ez gaude ETB ikusteko desiotan; nafarrok inbertsioak eta komunitatearentzako proiektu bat nahi ditugu. Badakizue nork ikusi nahi duen Nafarroan ETB? Burmuinetan reset egin nahi dutenek», salatu du Sergio Sayasek. Haren iritziz, EH Bilduk «nazionalismoa indartu» nahi du telebistaren bitartez, uste baitu «Nafarroako herritarrak bereizteko» erabilia dela euskara. Argudiatu du Pedro Sanchezen gobernuak «goragalea eragiteraino» egin diola men EH Bilduri, «beste behin».

Espetxe politikek kezkaturik

Kezkak hartua agertu da Sayas. Eta ez bakarrik ETB3 telebista katearen harira. «Horiek dira ezagutzen ditugun akordioak, baina are gehiago kezkatzen gaituzte ezagutzen ez ditugunek», azaldu du. Hain zuzen, presoen hurbilketei buruzko aipamena ere egin du diputatuak kongresuan. «Otegik presoen askapena eskatu du aurrekontuak onartzeko baldintza gisan. Usteko duzue hori ez dela gertatuko, baina gauza bat esanen dizuet: bai, gertatuko da». Hurbilketekin «gauza bera» gertatu dela argudiatu du Sayasek: «Dagoeneko ez da presorik gelditzen hurbildu gabe».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Azpiazu eta Iriarte, 2019ko argazki batean. / ©Juanan Ruiz, Foku

Eusko Jaurlaritza eta EH Bildu akordio batera iritsi dira aurrekontuen inguruan

Jon Ordoñez Garmendia

Pedro Azpiazuk eta Maddalen Iriartek sinatu dute. 253 milioi euroren neurriak adostu dituzte osasuna, klima larrialdia, ongizate energetikoa, politika soziala, I+G+B eta gazteria alorretan, eta, ondorioz, koalizioa abstenitu egingo da aurrekontuen bozketan.

 ©ZIPI / EFE

«Aurrekontuak ez dira errealistak, eta ez dira beteko»

Iosu Alberdi

UPNk argi izan ditu gauzak Espainiako Gobernuaren aurrekontuen inguruko eztabaidan, Garcia Adaneroren arabera: «EH Bildu eta UPN ezin dira sartu ekuazio berean».
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatua (pantailetan) eta Pernando Barrena EH Bilduko europarlamentaria (erdian), caucusaren aurkezpenean, aurtengo urtarrilaren 20an. ©BERRIA

Argitasuna «erakundetzen»

Jon O. Urain

Asteotan EAJk eta Sortuk prestatutako txostenek aditzera ematen dute burujabetzari buruzko eztabaidan marko partekatu bat dagoela: 'argitasun' mekanismo baten eta erabaki eskubidea «instituzionalizatzearen» beharra

Berako bunkerra da webgunean ageri diren fitxetako bat. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

1936ko gerrako memoria guneen sarea landu du Nafarroako Gobernuak

Joxerra Senar

1936ko altxamendu faxistak eta ondorengo diktadurak Nafarroan eragindako indarkeria guneen webgune bat aurkeztuko du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.