Albistea entzun

Aurreko astean baino %52 positibo gehiago atzeman dituzte aste honetan

Hildako kopuruan ere igoera izan da: 24 gaixo hil dira gaitzak jota Hego Euskal Herrian, joan den astean baino bederatzi gehiago.

Herritarrak paseoan, Gasteizen, artxiboko irudi batean
Herritarrak paseoan, Gasteizen, artxiboko irudi batean Endika Portillo / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2021eko azaroak 29

Zenbakiek ez dute aldaketarik erakusten: birusa etengabe hedatzen ari da oraindik ere. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, 8.509 kasu atzeman zituzten azaroaren 22tik 28rako astean; hau da, aurreko astean baino %50 gehiago. Ospitaleratzeak ere, etengabe gora: Hego Euskal Herriko erietxeetan duela astebete baino %31 gaixo gehiago daude. Positiboen ehunekoak ere ez du datu onik ematen: larunbatean gaitza atzemateko egindako 8.445 probetatik 865ek eman dute positibo; hau da, %10,3k. Beraz, OME Osasunaren Mundu Erakundeak pandemia kontrolpean edukitzeko ezarritako %5eko mugaren gainetik dago nabarmen.

Igoera lurralde guztietan sumatzen da, baina Gipuzkoa dago okerren Hego Euskal Herrian: azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatuta 811 kasukoa da. Bertan atzeman dituzte azken asteko positiboen %42. Gainerakoetan ere, gorakada: 563 kasukoa da intzidentzia Nafarroan, eta bertan erregistratu dituzte azken asteko positiboen %26; 372ko intzidentzia dute Araban, eta lurralde horretakoak dira joan den asteko kasuen %10; 283ko intzidentzia dute Bizkaian, eta hangoak dira kasuen %22.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 177 herri daude eremu gorrian, 100.000 biztanleko 150 kasuko intzidentzia metatua gainditzen dutelako: Araban 24 herri daude eremu horretan; Bizkaian, 79; eta Gipuzkoan, 74. Herri horietan, udal agintariek prebentzio neurriak betetzen direla bermatu ezin duten jarduera guztiak bertan behera utzi edo aldi baterako atzeratu beharko dituzte.

Ikusi gehiago: intzidentzia, herriz herri

Positibo kopurua areagotzearen ondorioz, ospitaleak ere gero eta beteago daude. Egun, COVID-19a duten 341 erik jasotzen dute Osakidetzako edo Osasunbideko ospitaleetako arta, duela astebete baino 80 gehiagok; hau da, orain dela astebete baino %31 gaixo gehiago daude ospitaleratuta. ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan ere antzekoa da egoera: 60 gaixo daude larri, orain dela astebete baino hamazortzi gehiago; hau da, %43 gehiago.

Eta hildakoak ere pilatzen ari dira: astebetean 24 gaixo hil dira COVID-19ak jota Hego Euskal Herrian, aurreko astean baino bederatzi gehiago.

Aurreko olatuen aldean

Dena den, egungo egoerak ez du zerikusirik aurreko goraldietakoarekin. Batez beste egunean mila positibo pasatxo ari dira atzematen momentuan. Aste Santuaren bueltako olatuak goia jo zuenean, apirilaren 23an, 1.023 kasukoa zen batez bestekoa. Ospitaleak, ordea, askoz ere beteago zeuden: 912 gaixo zeuden ospitaleratuta, orain baino 571 gehiago, eta 209 lagun zeuden ZIUetan, gaur egun baino 149 gehiago.

Halaber, aurreko goraldiekin alderatuz gero, antzeko ondorioak atera daitezke. Urtarrilaren 23an, 1.039 kasukoa zen batezbestekoa; ospitaleetan, ordea, 801 gaixo zeuden, orain baino 460 gehiago, eta horietako 135 zeuden larri ZIUetan, gaur egun baino 75 gehiago. Egungo egoerak ez dauka zerikusirik duela urtebeteko olatuarekin ere. Urriaren 20an, 1.030 kasukoa zen batez bestekoa, baina egun hartan 634 gaixo zeuden Hego Euskal Herriko ospitaleetan —orain baino 293 gehiago—, eta horietako 97k behar zuten ZIUetako arta, egun baino 37 gehiagok.

Osakidetzan, kontingentzia plana

Egoera larria dela iritzita, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Osakidetzako eta Osasun Saileko zuzendaritzekin bildu zen atzo, birusaren bilakaera eta horrek osasun sisteman duen eragina aztertzeko. Pandemiaren bilakaera «kezkagarria» dela ohartarazi zuten, eta erabaki zuten Osakidetzako zentro guztiak Kontingentzia Planaren bigarren egoerara igarotzea. Gainera, eskatu zuten indarrean dauden osasun neurriak errespetatzeko, bereziki eskuak garbitzea, espazio jendetsuak saihestea, espazio itxiak aireztatzea eta maskara «etengabe» erabiltzea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik Radio Euskadin nabarmendu du egoera «arduratzeko modukoa» dela, eta zehaztu du balitekeela ZIUetan 50 gaixo egon baino lehen larrialdi egoera ezartzea: «50era iritsi behar al dugu? Zergatik? Seinaleak nahikoa dira birus honi gaur aurre egiteko, eta ez bihar». Egoerari buelta eman ahal izateko, «funtsezkoa» iruditzen zaio 12 urtetik beherakoak txertatzea, eta haurrak txertatzeko eskatu die gurasoei. Espero du urtarrilean ikastetxeetara itzuli baino lehenago txertaketa hasteko moduan izatea. Gaur-gaurkoz, ez daukate horretan hasteko nondik norakoen berri, ordea: «Espero dugu abenduaren erdialdera izatea, baina oraindik ez dago datarik, eta ez dakigu zenbat dosi izango ditugun ere».

Osasun egoeraren «bilakaera txarra» dela ondorioztatuta, EH Bilduk eskatu du hamabost egunean behin ager dadila Sagardui Eusko Legebiltzarrean, pandemiari buruzko azalpenak emateko. Horretarako, koalizioaren legebiltzarkide Rebeka Uberak eskari formala egin dio Eusko Legebiltzarreko mahaiari. Izan ere, EH Bilduri «behar-beharrezkoa» iruditzen zaio sailburuak «informazio zuzena eta eguneratua» ematea, baita legebiltzarreko taldeei aukera ematea ere proposamenak mahai gainean jartzeko. Sagardui urtarrilean ere ager dadila eskatu dute, «egoera honetan ez litzatekeelako normala izango hilabete oso bat pasatzea Legebiltzarrak pandemiaren eboluzioari buruzko inolako informaziorik jaso gabe».

Ikasgelak ixten

Birusa ondorioak lagatzen ari da ikastetxeetan ere. Orotara, Hego Euskal Herriko 280 ikasgela daude itxita koronabirusagatik, ostiralean baino 23 gehiago —orduan eman zituzten azken aldiz datuak—. Orotara, 138 ikastetxek itxita daukate ikasgelaren bat, duela hiru egun baino zazpi gehiagok. Gainera, Nafarroako Gobernuak zenbat ikasle konfinatuta dauden ere jakinarazi du: 1.585 dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Berria

Berria, Correo, Deia, Diario Vasco, Diario Noticias de Alava, Diario Noticias de Gipuzkoa, Diario Noticias de Navarra eta Gara egunkarietako zuzendarien agiri bateratua

Gazte bat iturri batean, udan izan diren bero boladetako batean, Berlinen. ©CLEMENS BILAN / EFE

KLIMA LARRIALDIAREN OSASUN LARRITASUNAK

Arantxa Iraola - Jone Arruabarrena

Klima aldaketaren ondoriozko arazoek zuzenean eragiten dute gizakien osasunean ere, eta, horregatik, gero eta premiazkoagoa izango da politikak eta proposamenak egitea ondorio horiei aurre egiteko eta aurrea hartzen ahalegintzeko; osasunaren ikuspegi zabal eta osoa behar da auziari neurria hartzeko.
 ©I├ÑIGO SIERRA FOTO ISO 100 - BC3

┬źEgiten den politika orotan lehenetsi behar da osasuna┬╗

A. Iraola

BC3 Klima Aldaketa Ikergai zentroan ari da Chiabai; klima larrialdiarekin batera osasun arloan datozen erronkei erantzute aldera, 'osasun bakarra' deituriko ikuskera ardatz hartuta, giza osasunaren ikuspegi gero eta osoago bat behar dela dio.
Jendearen itzala, uda honetan Iru├▒ean egindako argazki batean. ©JESUS DIGES / EFE

Kezkaren zuztarrak ahantzi gabe

Oihana Teyseyre - Jone Arruabarrena- Arantxa Iraola

Buruko osasuneko ondorioei begira ere aztertu behar da klima aldaketa, sortzen dituen arazoen neurriarengatik eta eragiten dituen duda handiengatik, baina kausak aintzakotzat hartuta beti.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...