Indarkeria matxista

Beste sexu eraso bat egin izana egotzi diote azaroan Berriozarren atxiloturiko gizon bati

Iruñeko Udaltzaingoak azaroaren 22an eraman zuen atxilo gizonezkoa, emakumezko bati eraso egitea leporatuta. Orain, abuztuan izandako eraso batekin zerikusia duela iritzi dio Poliziak. Gizonezkoa espetxeratua dago.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa Iruñean, joan den azaroaren 25ean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abenduaren 2a
16:57
Entzun

Abuztuan andre bati sexu eraso bat egin izana leporatu diote azaroaren 22an Berriozarren (Nafarroa) arrazoi beragatik atxiloturiko 40 urteko gizonezkoari. Azaroan, merkataritza gune batean emakumezko bati eraso egitea leporatuta atxilotu zuen Poliziak gizona. Berriki, Espainiako Poliziak jakinarazi du joan den abuztuan gertatutako sexu eraso batengatik ere identifikatu dutela, erruduna delakoan.

Polizia iturriek emandako informazioaren arabera, 22:00 aldera gertatu zen erasoa, abuztuko egun batean. Biktima etxera bidean zen, gizonezkoak atzetik egin zion eraso, eta hainbat ukitu egin zizkion emakumezkoari. Andreak ihes egitea lortu zuen, eta salaketa aurkeztu zuen polizia etxean. Ordea, orduan egindako ikerketak ez zuen erdietsi argitzea nor izan zen erasotzailea. Berriz, azaroko atxiloketaren ondotik, gizonezko hori bera bi eraso horien errudun den susmoa du Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.