Albistea entzun

Jon O. Urain

Seme-alaba bakoitzeko laguntzak handitu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak

Erronka demografikorako 2030 euskal estrategiaren proposamena aurkeztu dute; 0-2 urtekoentzako haur eskolak doan jarriko ditu gobernuak.

Haur bakoitzeko laguntzak handitu nahi ditu Jaurlaritzak.
Haur bakoitzeko laguntzak handitu nahi ditu Jaurlaritzak. Andoni Canellada / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko abenduak 15 09:46

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak Erronka demografikorako 2030 euskal estrategiaren proposamena aurkeztu du. Besteak beste, txostenean jasotako asmoetako bat da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko laguntzen eredua «birmoldatzea» eta zenbatekoa handitzea: «Familiek jasotzen dituzten estimuluak birkonfiguratu, bateratu eta igoko dituen laguntza bat planteatzen da, progresio ikuspegiarekin, 2023tik 2030era arte».

Era berean, 0-2 urtekoentzako haur eskolen «doakotasuna bermatzeko beharrezkoak diren aurrekontu baliabideak antolatu» nahi ditu Jaurlaritzak, «kontziliazioa indartzeko neurri gisa».

Gobernuaren estrategiak 25 ekinaldi ditu, eta horietako lau proposamen berriak dira. Horien artean daude seme-alaba bakoitzeko diru laguntzak handitzea eta haur eskolak doakoak izatea. Horrez gain, ordea, gazteek etxebizitza baterako sarbidea izan dezaten errazteko, Jaurlaritzak iragarri du interesik gabeko maileguen eta epe luzerako itzulketen programa bat sortuko duela «ekintzailetzako, prestakuntzako edo gazteentzako etxebizitzako proiektuetarako». Testuinguru horretan, landa inguruneko proiektuetarako, maileguaren zati bat itzuli beharrik gabeko diru laguntza izango litzateke. Programak hartuko lukeen adina, kuantifikazioa eta erregulazioa aztertzen ari dira orain. Edonola ere, lehen lau urteetan, programa irekita egongo litzateke aurrekontua amaitu arte. Fernandezen esanetan, aurreikuspen horrek aukera emango du «inpaktua ebaluatzeko eta etorkizuneko dimentsionamendua doitzeko».

2023rako indarrean

Fernandezek laburbildu duenez, bi dira jardun eremu estrategikoak «gizartea gaztetzeko eta oreka demografiko berri bat» lortzeko: «Gazteen emantzipazio prozesuei laguntzea eta familia proiektuak eraikitzea». Hori horrela, Jaurlaritzaren xedea da datozen urteetan «joera negatiboa aldatzea, bai emantzipatzeko adinean, bai jaiotza tasetan, susperraldi demografiko batera igarotzeko».

Ekarpenak jasotzeko aldi bat du orain gobernuak, eta asmoa da 2022ko ekainean egitasmoak behin betiko onarpena jasotzea eta, horrela, 2023ko aurrekontuetan isla izatea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hainbat aplikazio eta streaming plataforma erakusten dituzten pantailak. ©Berria

Gaztelaniazko ikus-entzunezkoak dira nagusi Uemako herrietako ikasleen artean

Julen Aperribai

Uemako herrietako ikasleen %73k gaztelaniaz ikusi dute, azkenekoz, telesail bat. Netflix 'streaming' plataformaren kontsumoa gehien ikusten den hurrengo plataformarena halako bi da. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, marrazki bizidunen Clan katearen audientzia ETB3rena halako bi da.

Iraitz Lazkano UEMAko lehendakaria, eta Garikoitz Goikoetxea teknikaria Eusko Legebiltzarrean ©UEMA

Uemak adierazi du «sendotasun handiagoz» heldu behar zaiola ikus-entzunezkoen gaiari

Isabel Jaurena

Iraitz Lazkano Uemako lehendakariaren erranetan, EITBk eta RTVEk «ardura handia» dute. Online plataformen eta sare sozialen eginkizuna ere azpimarratu du.

Ikasgela bat Gasteizko Angel Ganivet eskolan, artxiboko irudian ©juanan Ruiz / foku

Irakasleek berriz ere aukera edukiko dute eszedentziak noiz amaitu aukeratzeko

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duela urtebete arautu zituen jardunaldi murrizketak, eszedentziak eta aldi baterako eteteak, eta erabaki zuten baimenak horiek emateko arrazoia amaitzen zenean edo urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n soilik bukatu ahal izango zituztela. Arartekoak eskatu zuen agindu hori bertan behera lagatzea, eta hala egin du Hezkuntza Sailak.

Tokiko erakundeetako ordezkariak, gaur, bilerara sartzean. ©Berria

Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkaritzara eraman dute aldiriko tren zerbitzuaren eskaera

Berria

Arabako eta Nafarroako 50 toki erakundek udaberrian abiatutako prozesuari jarraikiz bildu dira Arabako ordezkariarekin, AHTaren aurkako alternatibaren berri emateko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...