Albistea entzun

EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Soziometroaren arabera

Gaur egungo emaitzekiko alde esanguratsu bakarra aurreikusi du Prospekzio Soziologikoen Kabineteak; EH Bilduk 23 eserleku lituzke.

Eusko Legebiltzarrean herenegun eginiko osoko bilkura.
Eusko Legebiltzarrean herenegun eginiko osoko bilkura. Endika Portillo / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko abenduak 16 11:30

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Eusko Legebiltzarrerako boto asmoari buruzko Soziometroa argitaratu du; horren arabera, EAJk irabaziko lituzke bozak, egungo eserleku kopuru bera eskuratuta: 31. Boto ehunekoari begiratuta, jeltzaleak indar nagusia lirateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren bederatzi, hamabi eta hamar legebiltzarkide eskuratuta.

Gipuzkoan, ordea, EAJ eta EH Bildu berdinduta leudeke eserleku kopuruan. Hain justu, Soziometroaren iragarpenaren berritasun nagusia da EH Bilduren hazkundea; egun dituen 21 legebiltzarkideak baino bi gehiago izango lituzke (23). Araban eta Gipuzkoan ordezkari bat gehiago lortuko luke; Araban, seitik zazpira, eta Gipuzkoan, bederatzitik hamarrera. Koalizio subiranista bigarren indarra litzateke hiru herrialdeetan.

Hirugarren indar politikoa, berriz, PSE-EE litzateke, egungo ordezkaritzari eutsita: hamar legebiltzarkide. Iazko hauteskundeetan lau ordezkari lortu zituzten Araban, hiru Bizkaian, eta hiru Gipuzkoan, eta emaitza horixe bera izango luke gaur egun, Soziometroaren arabera. Haren atzetik legoke PP legebiltzarrean, egungo sei eserlekuei eutsita. Aldiz, Elkarrekin Podemos-IUk beste bi ordezkari galduko lituzke, bat Araban eta bat Gipuzkoan, eta seitik laura urrituko litzateke legebiltzarrean duen taldea.

Azkenik, Voxek eutsi egingo lioke Araban eskuratu zuen ordezkariari.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezkerretik eskuinera, Rodriguez eta Ruiz ©Ahal Dugu.

Garbiñe Ruiz eta David Rodriguez, Ahal Dugu-ko Gasteizko eta Arabako zerrendaburu izateko primarioetan

Iñaut Matauko Rada

Elkarrekin Podemos-IUko Gasteizko Udaleko eta Arabako Batzar Nagusietako gaur egungo bozeramaileak 'Bat Egin Podemos' proiektuaren barruan aurkeztu dira Ahal Dugu alderdiko primarioetara.

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren webgunea, itxita. ©BERRIA

AEMk salatu du Guardia Zibilak webgunea itxi diela eta lagun bat atxilotu duela 

Berria

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, atxilotuari material informatikoa atxiki dio Poliziak. Aske utzi dute atxilotu duten egun berean.

Mikel Albisu, artxiboko irudi batean. ©maialen andres / Foku

Auzitegi Nazionalak Espainiatik ateratzeko debekua ezarri dio Mikel Albisuri

Berria

Albisuk eta Sagarzazuk gaur deklaratu dute epailearen aurrean. ETAk 2002an egindako atentatu batengatik sei euskal herritar ikertzen ari dira.

Usansoloko herritarrek egindako mosaikoa. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Bizkaiko 113. udalerria izateko azken urratsak ari dira egiten Usansolon

Iñaut Matauko Rada

Prozesuari buruzko erakusketa eta herri mosaikoa egin dute. Ondo bidean, urrian onartuko dute Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.