Abiadura Handiko Trena
Europako Batasunak proposatu du Gasteiz eta Iruñea artean ez eraikitzea abiadura handiko trenik
Nafarroako AHT Gelditu plataformak berri on moduan hartu du proposamena

Europa Barneko Garraio Sareak txosten batean proposatu du Gasteiz eta Iruñea artean AHT linea egin beharrean oraingo ohiko trenak erabiltzen jarraitzea. Kontuan hartu du ez dagoela aurreikusita 2030a baino lehen abiadura handiko burdinbiderik eraikitzea.
Nafarroako AHT Gelditu plataformak ohar bidez adierazi du «zartako» bat ematen diola euskal Y-a eta Zaragoza [Espainia] abiadura handiko trenez lotzeko asmoari. Plataformaren arabera, sare biak elkartuko dituen burdinbidea orain dela 11 urte eraikitzen hasi arren, 30 kilometro bakarrik eraiki dituzte, Castejon eta Iruñea artean.
Oharrean salatu dute «mito» bat dela AHTa ia amaituta dagoela, euskal Y-a amaitzeko inbertsioaren %58 geratzen delako, eta %96 Nafarroako korridorea bukatzeko. «Oraindik garaiz gaude Euskal Herriko elefante zuririk handiena gelditzeko», idatzi dute.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.