Gaztela eta Leon

PPk eta Voxek gobernu akordioa erdietsi dute Gaztela eta Leonen

Alfonso Fernandez Mañueco PPren zerrendaburuak egin du iragarpena. Voxeko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, alderdi ultraeskuindarrarenak izanen dira gobernuko presidenteordetza, hiru departamentu eta Gaztela eta Leongo Ganberaren presidentetza.

Voxeko diputatuk Gaztela eta Leongo Parlamentuan, akordioa txalotzen, gaur. NACHO GALLEGO, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko martxoaren 10a
13:16
Entzun

Atzerako kontuaren hondarrean lortu dute gobernu akordioa Gaztela eta Leonen (Espainia). Alfonso Fernandez Mañueco Gaztela Leongo PPren zerrendaburuak goizean iragarri du PPk eta Voxek erdietsi dutela adostasuna. Ciudadanos hondoratua zenez gero, PPk Vox zuen eskuin akordio baterako lagun posible bakarra, eta, azkenik, lortu dute ados jartzea; bien arteko koalizio gobernuak izanen du agintea, hortaz.

Voxeko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, PPk Voxen esku utziko ditu bai Gaztela eta Leongo Gobernuko presidenteordetza, bai hiru departamentu, bai eta Gaztela eta Leongo Ganberaren presidentetza ere; Carlos Pollanek hartuko du kargu hori.

Bi alderdien arteko bileraren ondotik Twitterren idatzitako mezu batean, Mañuecok adierazi du bi aldeek osatuko duten koalizio gobernua «egonkorra eta sendoa» izanen dela, eta zehaztu «erabateko errespetua» izanen dietela Gaztela eta Leongo Autonomia Estatutuari eta ordena konstituzionalari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.