Euskal presoak

Jon Gurutz Maiza euskal presoa Euskal Herriratu dute

Lannemezango espetxean zegoen, Frantzian, eta Martutenera ekarri dute, Donostiara.

Euskal presoen eskubideen alde joan den otsailean Baionan eginiko protesta bat. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko martxoaren 10a
15:14
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, Jon Gurutz Maiza preso etxarriarra (Nafarroa) Euskal Herriratu egin dute. Lannemezanen zegoen preso (Frantzia, 330 kilometro), eta Martutenen egonen da orain, Donostian. Maizak 71 urte ditu, eta hamalau urte eta erdi daramatza kartzelan. Eritasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan dago, halaber.

Etxerat-ek azaldu du zortzi hilabete falta zitzaizkiola Frantzian ezarritako zigorra betetzeko, eta legeak jasotzen duen gisan kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea eskatu zuela. Espainiako Auzitegi Nazionaleko bertze errekerimendu batzuen bilakaeraren zain dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.