EITBko Erredakzio Kontseiluak Pablo Gonzalez askatzeko eskatu du

Hilabete da kazetaria atxilotu zutela. Maiatzaren 29ra arte egongo da behin-behinean espetxeratuta.

EITBko Erredakzio Kontseiluak Pablo Gonzalez askatzeko eskatu du.
Jone Bastida Alzuru.
2022ko martxoaren 28a
11:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hilabete da Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu zutela, «espioitza delitua» egotzita; joan den astean jakinarazi zuten maiatzaren 29ra arte egongo dela preso. Kazetariaren egoeraren inguruan, ohar bat kaleratu du EITBko Erredakzio Kontseiluak, eta Gonzalez askatzeko eskatu du: «Poloniako agintariak Gonzalezek herritar eta kazetari bezala dituen oinarrizko eskubideen kontra ari direla salatzen dugu».

Adierazi dute ezin dela kazetari baten espetxeratzea justifikatu haren nazionaniltatea, hizkuntza edo kazetaritza lana aitzakiatzat hartuta: «Informazio eskubidearen alde agertzen gara».

Kritika egin diote Espainiako Gobernuak eta euskal erakundeek auziari emandako erantzunari ere, eta horien jarrera «epela» izan dela salatu dute. Eskatu dute «gehiago» egiteko Gonzalezen eskubideen alde. Halaber, babesa helarazi diote familiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.