Gerra Ukrainan
Zelenskik Gernikako bonbardaketarekin konparatu du Ukrainako gerra
Ukrainako presidenteak hitzartzea izan du gaur Espainiako Kongresuan, telematikoki. Espainiari eskatu dio lagun diezaiola Errusia garaitzen, eta alderaketa bat baliatu du horretarako: «2022ko apirilean gaude, baina 1937koa dirudi».

Ezohiko gonbidatua izan da gaur Espainiako Kongresuko bilkuran, Madrilen. Iragarria zen lehendik ere: Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik hitzartzea izanen zuen gaur, Errusiaren kontrako gudua hizpide. Atzerapenez, baina egin ditu adierazpenak Zelenskik, telematikoki. Espainiaren babesa eta laguntza erdiesteko nahia erakutsi du presidenteak, Mendebaldeko beste hainbat parlamentutan egin gisan. Aldi horietan baliatutako estrategia bera ibili du Madrilen: sarraskiak izan diren gertakari historikoak zerrendatu ditu. Gaur, Gernikako bonbardaketa ekarri du gogora.
«2022ko apirilean gaude, baina honek 1937ko apirila dirudi, mundu guztiak zuen hirietako batean gertatutakoaren berri izan zueneko aldi hura, Gernikakoa gertatu zenekoa. Imajina ezazue», azaldu du Zelenskik.
Ukrainako lehendakariak Bizkaiko herrian izandako sarraskia oroitarazi izanak hainbat erreakzio ekarri ditu. Besteak beste, Zelenskik eginiko aukeraketa txalotu du EAJko diputatu Aitor Estebanek. Twitterren eman du iritzia.
Mucha especulación en las redes sobre qué hecho hitórico iba a mencionar Zelensky. Al final, ha elegido Gernika. Bien escogido está. ðÂÂÂðÂÂÂ. Buen discurso, apelando a los derechos humanos y al alma europea. pic.twitter.com/QxuAaf0x8H
— AITOR ESTEBAN (@AITOR_ESTEBAN) April 5, 2022
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.