Albistea entzun

Energia

Hidrogenoa eta gasa sare beretik garraia daitezkeen aztertuko du Nortegasek

H2Sarea proiektua jarri du martxan enpresak. Zamudioko Teknologia Parkean planta bat zabaldu du, eta emaitzak 2024rako espero ditu

Erakundeetako ordezkariak, gaur, Zamudioko plantara egindako bisitan.
Erakundeetako ordezkariak, gaur, Zamudioko plantara egindako bisitan. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2022ko maiatzak 2 09:28

Nortegasek bere hodi sarea erabili nahi du hidrogenoa etxeetara eta industrietara banatzeko etorkizunean, eta hori posible den aztertzeko proiektu bat jarri du abian. H2Sarea jarri dio izena, eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruan dago. Iazko otsailean aurkeztu zuen egitasmoa, eta orain jarri du martxan. Planta bat jarri du Zamudioko teknologia parkean (Bizkaia), saiakeraren ondorioak ikertzeko.

Nortegasek uste du banaketa eredu horrek hidrogenoaren aldeko apustua finkatzen lagunduko duela, etorkizuneko energia berriztagarrien erabilerari eta deskarbonizazio prozesuari begira. Eta hidrogenoaren hedapena ere nabarmen bizkortuko luke, agerikoa denez. Horretarako, baina, jakin nahi du zein ondorio izan ditzakeen hidrogenoa eta gasa azpiegitura berean nahasteak. Bada, biltegietatik hasi eta kontsumitzailearen azken loturarainoko prozesua ikertuko du Zamudioko zentroari esker. Beharrezkoak diren osagaiak eta materialak garatzeko ere baliatuko du gune hori.

Hiru urteko epean garatuko dute ikerketa proiektua, eta emaitzak bi urte barru jasoko dituzte. Nortegas da proiektuaren sustatzaile nagusia, baina beste euskal enpresa batzuk ere ari dira egitasmoan parte hartzen: hala nola ABC Compresores, CAE-Fidegas, H2Site, Erreka Fastening Solutions eta Orkli.

«Hidrogenoaren banaketak eraginkorra izan behar du, eta gasarekin nahasteak eraginkortasuna areagotzen duela uste dugu, bai denborari dagokionez, eta baita kostuari dagokionez ere», azaldu du Iñaki Alzaga Nortegaseko presidenteak. Konpainiaren sarearen garrantzia azpimarratu du, zeinak 8.500 kilometro baino gehiago dituen: 4.500 kilometro Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta beste 4.000 Espainia iparraldean.

H2Sarea «proiektu estrategikoa» dela nabarmendu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta gogorarazi du hidrogenoaren inguruko «ekosistema bat» garatzea duela helburu Hidrogenoaren Euskal Korridoreak. Horregatik, elkarlanaren aldeko aldarria egin du, trantsizio energetikoaren erronkari aurre egiteko.

Hain zuzen ere, Jose Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak adierazi du pandemiak eta Ukrainako gerrak trantsizio hori azkartu baino ez dutela egin. Korridorearen egitasmoak 1.300 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dauka, eta kalkulatu dute zuzeneko 1.340 lanpostu eta zeharkako beste 6.700 sortuko dituela.

Beste proiektuak
Nortegasek bere negozio ereduaren ardatz estrategiko gisa jarri du hidrogenoa. «Traktore» izan nahi du haren distribuzioan, baina, H2Sareaz gain, beste proiektu batzuk ere baditu. Urte honen amaieran martxan jarriko du lehen hidrogeno gasbidea, zeinak Petronorrek ekoitzitako hidrogenoz hornituko duen Abantoko Teknologia Parkea, baita Zornotzan (Bizkaia) eraiki asmo duten hidrogeno berdea ekoizteko planta ere, besteak beste.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa eta Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa, eurotaldearen bilera baten hasieran, irailean, Santiagon (Galizia). ©XOAN REY / EFE

Kaxoitik atera dira guraizeak

Iker Aranburu

Frantziako eta Espainiako gobernuek kendu egingo dituzte inflazioari aurre egiteko indarrean jarritako laguntza gehienak, defizitaren aurkako borrokari berriro heltzeko

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Landabenen ekoitzitako autoak, parkingean. ©NAFARROAKO VOLKSWAGEN

Urte eta erdiz, VWek 400 langile gutxiago beharko ditu Nafarroan

Joxerra Senar

Lan ituna negoziatzeko lehen bileran, multinazionalak berretsi du 2026ra arte produkzioa murriztu beharko dela, baina uste baino gutxiago. UGTk «bermeak» izatea eskatu du

Emakume bat etxebizitza iragarkiei begira, Bilbon. ©Luis Tejido / Efe

Hipoteka gutxiago eta txikiagoak

Iker Aranburu

Urteko lehen zazpi hilabeteetan %15,1 murriztu dira etxebizitzak erosteko maileguak Hego Euskal Herrian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...