Albistea entzun

BIKTIMAK

Naparrari buruzko dokumentuak desklasifikatzearen alde agertu da NBEko lantaldea

Eneko Etxeberria, 1980an desagerturiko Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'-ren anaia, NBEren bortxazko desagertzeen lantaldearekin bildu zen atzo. Lantaldea jarraipena egiten ari zaio kasuari.

Eneko Etxeberria, atzo, NBEko lantaldearekin telematikoki bilduta.
Eneko Etxeberria, atzo, NBEko lantaldearekin telematikoki bilduta. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2022ko maiatzak 13 16:22

Familiak horretarako ekinbide judizialik abiatuko balu, NBEko bortxazko desagertzeen lantaldea Naparrari buruzko dokumentuak desklasifikatzearen alde agertuko litzateke, eta babesa emanen lioke sendiari horretarako. Hori adierazi zion atzo Luciano A. Hazan lantaldeko buruak Eneko Etxeberriari taldeak harekin egindako bileran.

Duela bi urte baino gehiago bildu ziren azkenekoz, 2020ko otsailaren 12an, Genevan; eta atzo elkartu ziren berriro Etxeberria eta NBEren bortxazko desagertzeen lantaldea, bideokonferentziaz. Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren anaia da Eneko Etxeberria, haren anaiaren desagertzea argitzearen alde ezagun egin den aurpegia. Izan ere, 42 urte geroago argitu gabe segitzen du Naparraren desagertzeak: 1980ko ekainaren 11n izan zuten azkenekoz haren berri.

NBEko bortxazko desagertzeen lantaldea Genevan bilduta dago egunotan, taldearen 126. bileran, eta horren karietara hartu zuen hitza atzo Eneko Etxeberriak. Lantalde horrek jarraipena egiten dio Naparraren kasuari —2014an NBEk bortxaz desagertutako pertsona izendatu zuen Jose Miguel Etxeberria—.

Lituaniako Henrikas Mickevicius, Italiako Gabriella Citroni, Thailandiako Angkhana Neelapaijit, Ginea Bissauko Aua Balde eta Argentinako Luciano A. Hazan bera dira lantaldeko kideak. Etxeberriak Naparra kasuari buruz dauden azken xehetasunen berri eman zien atzo lantaldeko kideei, eta haiek elkartasuna adierazi zieten senideei: berretsi zuten interesez segitzen dutela kasuaren bilakaera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

AEBek «atzerriko talde terroristen» zerrendatik ezabatuko dute ETA

AEBek «atzerriko talde terroristen» zerrendatik ezabatuko dute ETA

Uxue Rey Gorraiz

Etxe Zuriak guztira bost talde aterako ditu aurki zerrendatik, Japoniako Aum Shinrikyo eta bi talde islamista tartean. Orain arte soilik hamabost talde ezabatu dira multzo horretatik.

Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareko bozeramaileak, gaur, Gasteizen. ©Raul Bogajo / FOKU

Inkomunikazioan oinarritutako zigor guztiak baliogabetzeko eskatu du Sarek

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Gainontzeko presoei ere Atristain doktrina aplikatzea galdegin du euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak: «Asko dira Xabier Atristainen egoera berean Auzitegi Nazionalak epaitu eta zigortu dituen euskal presoak».

Aitor Esteban, atxiboko irudi batean. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Ikus-entzunezkoen Legeari 45 zuzenketa txertatzea adostu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak

Iosu Alberdi

Agirretxeak jakinarazi du estatuak EITBn «eskua sartzea» eragotzi dutela.

Bozkaleku bat 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

BOTO PAPERAK, HITZAURREAN

Jon O. Urain

Udaletako, foru aldundietako eta Nafarroako Parlamentuko agintaldiak azken hilabeteetan sartuak dira, urtebete falta baita hauteskundeetarako. Oro har, alderdiak udazkenean sartuko dira bozen dinamikan, baina horien bilakaerak eta portaerak arrasto batzuk ematen dituzte bozketan jokoan egongo denaz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.