Albistea entzun

Hondakinak

Gardentasun falta salatzeko, martxa bat egin dute Lasartetik Zubietako erraustegira

Erraustegiaren jardunaren inguruan dagoen isiltasuna salatu dute hainbat lagunek: «Informazioa ezkutatzen ari dira».

Martxaren hasiera. /
Martxaren hasiera. / Erraustegiaren Aurkako Mugimendua Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2022ko maiatzak 14 08:45

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, hainbat lagunek martxa bat egin dute gaur goizean Zubietako erraustegira (Gipuzkoa). 11:00etan abiatu dira Lasarte-Oriatik, eta Donostiako Erraustegiaz…zer ez digute esaten? izan da martxaren leloa. «Informazioa ezkutatzen ari dira. Urte eta erdi da erraustegia martxan dela, eta ez dira hangoen berri ematen ari», adierazi dio Errausketaren Aurkako Mugimenduko kide batek Euskadi Irratiari. Azpimarratu du plantaren matxura eta geldialdien berri ez direla ematen ari. Hain zuzen, pasa den astean aitortu zuen GHK-k apirilaren 26an matxura bat izan zuela erraustegiak.

EAMko kideek –Donostia Bizirik, Eguzki, Greenpeace eta Ekologistak Martxan elkartea– gogor kritikatu zuten matxuraren berri izan ondoren erraustegiaren inguruan dagoen isiltasuna. Eta agintariei galdegin zieten geldi dezatela: «Ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran eta ez inon». Hondakinen politika ere kritikatu zuten. «Tamalez, erraustegiak ez du konpondu hondakinen arazoa, eta, aldiz, Zubietan eta inguruetan eguneroko ogia da hondakinen errekuntzak eragiten duen kutsadura». Halaber, salatu dute inguruko herrialdeetara eramaten ari direla erraustegiko zepak eta eskoriak.

Gogorarazi zuten Donostian hondakinen %42 baino ez dela gaika jasotzen, Europak ezarritako %50eko helburutik urrun.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alexandra Ruiz de Azua eta Aitziber Samaniego. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Orbaindu gabeko zaurien ispilu

Edurne Begiristain

Elikadura portaeraren nahasmenduak dituzte Alexandra Ruiz de Azuak eta Aitziber Samaniegok, eta Osakidetzari unitate berezi bat eskatu diote «arta integralerako». Haien ustez, janaria arazo emozional askoren «izozmendiaren punta» da.

«Gure gizartean dena da kontsumorako gai, baita argaltasuna ere»

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Gure gizartean dena da kontsumorako gai, baita argaltasuna ere»

Ion Orzaiz

Elikadura portaeren nahasmendu kasu ugari artatzen dituzte Argibide fundazioan. Ageriko sintomak artatze hutsaz harago, erroko gabeziei eta arazoei erreparatzeko galdegin du Fermin Goñi arduradun zientifikoak.
Foruzaingoa istripu bat artatzen ©Nafarroako suhiltzaileak

Gizon bat hil da Baztanen auto batek harrapatuta

Isabel Jaurena

Ibilgailuaren gidariak ihes egin du, eta oraindik ez dute aurkitu

Solidary ikerketa taldeko kideak euren liburua aurkezten. ©ISABEL JAURENA

Pandemiak gizarte mugimenduak baldintzatu dituela ondorioztatu dute

Isabel Jaurena

Antirrazismoan, ekologismoan, euskaran eta feminismoan diharduten taldeak ikertu dituzte. Solidary taldeko kideek egin dute ikerketa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...