Pablo Gonzalez

Hiru hilabetez luzatu diote espetxealdia Pablo Gonzalezi

Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak onartu egin du fiskaltzaren eskaera atxiloaldia luzatzeko. Gonzalezen abokatuak errekurtso bat aurkeztuko du.

Pablo Gonzalez, artxiboko irudi batean. PABLO GONZALEZ
2022ko maiatzaren 25a
12:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloaldia luzatzeko eskatu zuten maiatzaren 16an Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Poloniako Fiskaltzaren ordezkariek. Eskaera egin ondotik, epaileek zazpi eguneko epemuga zuten eskaera aztertu eta erabaki bat hartzeko. Azkenean, Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak onartu egin du fiskaltzaren eskaera, eta, hala, Pablo Gonzalez kazetariak beste hiru hilabetez egon beharko du atxiloaldian.

Bartosz Rogasa Gonzalezen abokatuak Efe berri agentziari esan dionez, epaitegiaren erabakiaren aurkako errekurtso bat aurkeztuko dute. Hala ere, kazetariak espetxean jarraitu beharko du oraingoz.

Gonzalez Poloniako espetxe batean dago behin-behinean, Errusiaren aldeko espioitza lan ugari egin izanaz akusatuta. Joan den otsailaren 28an atxilotu zuten, eta dagoeneko ia hiru hilabete daramatza atxilo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.