ALDERDIAK

EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko

Hautagaitzak proposatzeko barne prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik.

Casanova, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
jon olano
2022ko maiatzaren 27a
10:13
Entzun

EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoak Iker Casanova (Barakaldo, Bizkaia, 1972) proposatu du ahaldun nagusi izateko. Mahai Politikoak azpimarratu duenez, «Casanovak «ibilbide politiko eta instituzional luzea» du. Gaur egun, Eusko Legebiltzarreko kide da 2014az geroztik, eta, EH Bilduren esanetan, «oso ondo ezagutzen ditu Bizkaiko erakunde eremua eta errealitate soziopolitikoa». Gaineratu du «EH Bilduk Bizkaian bultzatu nahi duen profil sozial eta urbanoa irudikatzen» duela Casanovak. Hautagaitzak proposatzeko barne prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik. Datozen asteetan EH Bilduren oinarriak bozkatu beharko du.

Sareetan zabaldutako bideo batean, Casanovak esan du «ohore handia» dela eta «politikoki ilusio handiz» hartzen duela proposamena: «Uste dut Bizkaian EH Bilduk aukera ederra duela, baina baita erronka garrantzitsuak ere». Duela hiru urteko hauteskundeetan, Bea Ilardia izan zen indar subiranistaren diputatugaia, eta hark atzo jakinarazi zuen ez zela berriro zerrendaburua izango.

Datorren urteko udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak zehazten ari da EH Bildu. Jada jakinarazi ditu Gasteizko Udalerako, Arabako Batzar Nagusietarako, Iruñeko Udalerako eta Nafarroako Parlamenturako zerrendaburuak: Rocio Vitero, Eva Lopez de Arroiabe, Joseba Asiron eta Laura Aznal.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.