Euskaltzaindia

Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen agiria jaso du, izendatua izan eta 31 urtera

Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Joseba Sarrionandia. Ordea, ordutik ez du izan aukerarik idazleari diploma emateko; gaur arte.

Joseba Sarrionandia eta Andres Urrutia Euskaltzainburua, gaur Bilbon. EUSKALTZAINDIA
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko ekainaren 3a
14:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herritik kanpo egindako urte guztietan, gauza asko izan zituen zain Joseba Sarrionandia idazleak, luze. Kartzelan zegoelako lehenik, eta erbesteratua gero, egin ezinezkoak izan zituen kontu ugari. Esate baterako, itsaso zabalak bereizirik, nola izanen zuen Euskaltzaindiaren aitortza aurrez aurre hartzea? 1991ko urtarrilaren 31n, Akademiak euskaltzain urgazle izendatu zuen idazle iurretarra. Gaur jaso du diploma, azkenik.

31 urtez, prozesua guztiz trabatua izan zaie Joseba Sarrionandiari eta Euskaltzaindiari. Hala, Sarrionandia Euskal Herrira bueltatutakoan zabaldu ziren bi aldeen arteko hitzordua gauzatzeko aukerak. Iazko apirilean itzuli zen idazlea, 30 urte baino gehiago erbestean pasatu eta gero. Bilbon izan da gaur, Akademiaren egoitzan. Euskaltzaindiak bideoa plazaratu du bere sare sozialetan eta webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.