Migratzaileak
Zenbait migratzaileri muga zeharkatzen lagundu diete hainbat lagunek, mozorrotuta
Ehun mugimenduak «lehen burujabetza ekintza» egin du, eta Irundik Baionako Pausaraino eraman ditu Afrikatik iritsitako zenbait lagun

Ehun mugimenduak deituta, hainbat lagunek mozorrotuta pasatu dute gaur eguerdian muga Irunen, eta, modu horretan, Afrikatik iritsitako zenbait laguni muga zeharkatzen lagundu diete. Baionako Pausaraino eraman dituzte. «Lehen burujabetza ekintza» gisa izendatu du Ehunek. «Herritartasuna emateko gure eskubidea, eta gure herrian libre mugitzeko eskubidea jarri ditugu praktikan». Uztailaren 4an beste ekintza bat egingo dutela ere aurreratu dute.
«Frantziak erabaki du Afrikatik datozen lagunak ezin direla pasatu Gipuzkoatik eta Nafarroatik Lapurdira, Nafarroa Beherera eta Zuberoara. Erabaki horrek heriotzara eraman ditu bizi hobe baten bila Afrikatik etorritako hainbat lagun. Gure Bidasoa ibaia heriotzaren sinonimo bilakatu dute Frantziak eta Espainiak», salatu du Ehunek ohar batean.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.