Lan istripuak

Hil egin da Ollokin eroritako langilea

Maiatzaren 20tik ZIUan zegoen 60 urteko langilea. Azken egunetan zazpi langile hil dira lanean: bi laborari, aurreko astean, Duzunaritze-Sarasketan eta Uztaritzen, traktorea iraulita; beste bi, goitik erorita (Ollokikoa eta joan den astean Garesen hil zena); beste bi, Señorio de Sarria upategian, ziurrenik konortea galduta; eta beste bat, Bermeon, bihotzekoak jota.

Cinfa konpainiak Ollokin eraikitzen ari den pabilioietako bat. BERRIA
2022ko ekainaren 7a
09:12
Entzun

Maiatzaren 20an, hiru metrotik erori zen 60 urteko langile bat Ollokin (Nafarroa). Geroztik, zaintza intentsiboetako unitatean egon da, baina orain jakinarazi dute hil egin dela.

Cinfa botika enpresako eraikin berrian lanean ari zela izan zuen istripua langileak. Kaskezurra hautsi zuen zenbait partetan.

Azken orduetan, hiru pertsona hil dira Nafarroan lan istripuz. Atzo, bi langile hil ziren Garesko Señorio de Sarria taldearen esne ustiategi batean (Nafarroa). Eta beste heriotza baten berri eman zuten: Bermeoko Coviran supermerkatuan (Bizkaia) bihotzekoak jota hil zen 50 urteko langile bat.

Duela astebete, beste langile bat zauritu zen Garesen, aldamio batetik erorita, eta ostegunean hil zen. 58 urte zituen, eta herriaren erdiguneko eraikin bat berritzeko lanetan zebilen; aldamiotik erori, eta larri zauritu zen.

Joan zen ostiralean, laborari bat hil zen Uztaritzen (Lapurdi), traktoreak azpian harrapatuta. 78 urte zituen. Eta, asteazkenean, beste laborari bat hil zen Duzunaritze-Sarasketan (Zuberoa), traktorearekin istripua izanda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.