Frantziako Asanblearako bozak

Hizkuntza gutxituei buruz zer jarrera duten argitu dute Frantziako Asanblearako bozetako hautagaiek

Bru eta Lasserre koofizialtasunaren kontra agertu dira; Troundayk, Pereirak eta Duboisek ez dute erantzun

Murgiltzen ereduaren alde iazko maiatzean Baionan egin zen manifestazioa. BOB EDME
Ekhi Erremundegi Beloki.
2022ko ekainaren 7a
19:19
Entzun

Hizkunta gutxituen alde lan egiten duten eragileak biltzen dituen Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak (Gure hizkuntzak bizi daitezen) Frantziako Asanblearako bozetara aurkezten diren hautagaiei helarazitako galdetegien erantzunak argitaratu ditu mapa interaktibo batean. Molac legeaz, Frantziako konstituzioaren aldaketaz, eta hizkuntza gutxituen irakaskuntzari eman beharreko baliabideez eskatu diete hautagaiei, besteak beste. Frantziako Estatuaren meneko lurralde guzietan egin dute ariketa; Ipar Euskal Herrian hautagai gutxi batzuek baizik ez dute erantzun.

EH Baiko hautagaiek baiezkoan erantzun diete PQVNL kolektibokoen galderei, hizkuntza gutxituen aldeko eragileek dituzten eskaerekin bat egiten dutela erakustera emanez. Gauza bera egin du IƱaki Etxaniz NUPES Frantziako ezkerreko aliantzaren 4. hautesbarrutiko hautagaiak. Haatik, Ipar Euskal Herrian aurkezten diren beste bi hautagaiek, Sandra Pereirak (5. hautesbarrutia) eta Tom Duboisek (6. hautesbarrutia), ez diote galdetegiari erantzun.

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aldekoetan, 4. hautesbarrutian agertzen den Annick Troundayk ere ez du erantzunik eman. Vincent Bruk (6. hautesbarrutia) eta Florence Lasserrek hizkuntza gutxituen irakaskuntza garatzeko baliabideak hartzeko prestasuna erakutsi dute. Konstituzio aldaketa baten alde direla adierazi badute ere, koofizialtasunaren kontra agertu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.