Gizon bat atxilotu dute 3.000 kalamu landare haztea egotzita

Berriatuan atxilotu dute, eta osasun publikoaren aurkako delitu bat egitea leporatu diote.

Berriatuan atzeman dituzte kalamu landareak. ERTZAINTZA
jon olano
2022ko ekainaren 10a
09:44
Entzun

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Berriatuan (Bizkaia), osasun publikoaren aurkako delitu bat egitea leporatuta. 3.000 landarez eta landareak hazteko eta eraldatzeko azpiegituraz osatutako kalamu plantazio baten arduraduna izatea egotzi diote.

Polizia maiatzean hasi zen ikertzen landareak zeuden eraikina. Bertan ez zegoen jarduerarik, baina pertsona eta ibilgailu ugariren sartu-irtenak nabaritu zituzten. Atzo, Ertzaintza eraikinean sartu eta hura miatu zuen, eta 3.000 kalamu landare topatu zituen, horiek hazteko material ugariz gain.

Suzko arma bat ere topatu zutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Kupela deitu diote operazioari. Atxilotutako gizona landarediaren ustezko arduraduna da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, datozen orduetan igaroko da atxilotua epailearen aurretik. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta Poliziak ez du baztertu pertsona gehiago atxilotzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.