Albistea entzun

Hezkuntza

Jaurlaritzak 10,5 milioi euro jarriko ditu itunpeko eskoletako irakasle taldea mantentzeko eta gaztetzeko

Ikastolak eta gizarte ekimeneko ikastetxeak izango dira onuradunak. Bildarratzek esan du lau alderdietako batek ere ez duela zalantzan jarri hezkuntza akordioa.

Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldia, gaur goizean
Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldia, gaur goizean irekia Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2022ko ekainak 14

Jaiotza tasa etengabe jaisten ari den garaiotan, Eusko Jaurlaritzak 10,5 milioi euroko laguntza emango die itunpeko ikastetxeei. Bi helburu nagusi izango ditu: irakasleen enpleguari eustea, ikasgelak ixteagatik lanpostua galtzeko arriskuan dauden irakasleak beste nonbait kokatuz, eta errelebo kontratuak sustatzea, irakasle zaharrak erretiratzea eta irakasle gazteei lanbidean hasteko bidea erraztuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eman du deialdiaren berri, Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian.

Ikusi gehiago: Maria Eugenia Iparragirre izango da Kristau Eskolako zuzendari nagusia

Bildarratzek azaldu duenez, 2020ko urtarrilean eta otsailean gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako eta ikastoletako patronalekin eta sindikatuekin sinatutako akordioaren ondorio da laguntza ekonomikoa. Zehazki, 10.533.774 euro bideratuko dituzte ikastetxe horietara. Onuradunak izateko, irakasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan aritu beharko dute, eta kontratu mugagabea eduki.

Beketarako, 62,5 milioi euro

Sailburuak hezkuntzarako beste diru sail baten berri ere eman du: 62,5 milioi euro jarriko dituzte unibertsitatera arteko ikasleentzako beketan. Halere, zehaztu duenez, baldintzak betetzen dituen familia orok jasoko du beka; alegia, beharrezkoa balitz, diru gehiago erabiltzeko prest daude: «Horrela, bermatuta dago ikasle guztiek hezkuntzarako eskubidean aukera berberak izatea eta familiaren egoera ekonomikoa zailtasun gehigarri bat ez izatea», azaldu dute ohar batean. Gainera, lehen deialdia bera ere aurreko urtekoa baino 2,5 milioi handiagoa da.

Horiek horrela, milaka ikasleri iritsiko zaie laguntza. Aurtengo ikasturtean, esaterako, 114.842 ikaslek jaso zituzten unibertsitateaz kanpoko hezkuntza mailetarako bekak, eta, orotara, 185.326 laguntza eman zituzten. Datorren ikasturterako bekak eskatzeko epea ere zehaztu dute: familiek uztailaren 18tik irailaren 30era egin ahal izango dituzte eskaerak.

Polemikak baretzen

Kazetarien galderei erantzunez, Bildarratzek hizpide izan du atzo Hezkuntza Sailak eta hezkuntza akordioa sinatu zuten Eusko Legebiltzarreko lau alderdi nagusietako ordezkariek eginiko bilkura. Ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko dekretuaren zirriborroaren harira sortutako eztabaida baretzeko elkartu ziren. Testuan, besteak beste, ratioen jaitsiera aipatzen dute, baina baita diru publikoarekin mantendutako leku nahikoa eskaini beharra ere. Elkarrekin Podemos-IU bereziki kritiko agertu da azken puntu horrekin, eskaintzak publikoa izan behar duelakoan, eta ez diru publikoz lagundua.

Atzo alderdi guztiek esan zutenez, akordioa hausteko arriskurik ez dago, oraingoz behintzat. Bildarratz ere iritzi berekoa da: gaur nabarmendu du bileran «oso giro lasaia eta baikorra» izan zela. Haren hitzetan, inork ez zuen ezer zalantzan jarri, eta alderdiak «erabat identifikatuta» sentitzen dira dokumentuarekin.

Hurrengo data ere zehaztu du sailburuak: Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izango da datorren astelehenean, azalpenak ematen. Hurrengo sei urteetako ekintzen berri emango du, baita kronograma zein izango den jakinarazi ere.

Ikusi gehiago: Jaurlaritzak jardunaldi jarraitua kenduko diela salatzeko elkarretaratzea egin dute

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miarritzeko harrotasunen martxa, atzo. ©BOB EDME

«Mugak hausteko» harrotasunez hartu dituzte Miarritzeko karrikak

Oihana Teyseyre Koskarat

Ehunka lagun bildu dira harrotasunaren martxan. LGTB komunitateko eragileek nabarmendu dute gora egin dutela horien kontrako erasoek
Barakaldon eraso matxisten aurka egindako elkarretaratze bat, aurtengo martxoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gizon bat espetxeratu dute, neska lagun ohia hiltzen saiatzea egotzita

Jon O. Urain - Maddi Ane Txoperena Iribarren

Labanaz eraso dio andreari, eta emakumea larri dago, Gurutzetako ospitalean. Basauriko kartzelan sartu dute gizona. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako Barakaldon

Osasun zentro bateko sarrera, artxiboko irudi batean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Bere burua hiltzen saiatu direnen arreta hobetzeko prozedura, abian

Oihane Puertas Ramirez

Oraintsuko Suizidio Ahaleginaren Kodea Osakidetzako sare osoan dago erabilgarri
LABeko suhiltzaileen atalaren prentsaurrekoa, atzo, Iruñean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

LABek Nafarroako Barne zuzendariaren dimisioa eskatu du

Joxerra Senar

Sindikatuak salatu du urteetako gabeziak «inoiz baino nabarmenago» geratu direla, eta ez dela egon ez aurreikuspenik, ez alerta gaitasunik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...