Albistea entzun

GATAZKAREN KONPONBIDEA

Auzitegiak Ion Parot askatzea onartu arren, prokuradoreak dei egin dio erabakiari

Bakebideak jakinarazi duenez, Kondenen Aplikaziorako Auzitegiak Ion Parot euskal presoa baldintzapean askatzea onartu du, baina PNAT Terrorismoaren Kontrako prokuradoreak dei egin du. «Beste behin ere, PNAT-aren itsutasun sektarioak, euskal auziaren berezitasuna kontuan hartzen ez duen segurtasun ideologia batean sarturik, Ionen baldintzapeko askatasunaren aldeko TAPAT Kondenen Aplikaziorako Auzitegiaren erabakiak sortu itxaropena zapuztu berri du», erran du Bakebideak.

Bakegileen agerraldia, atzo.
Bakegileen agerraldia, atzo. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Etxeleku -

2022ko ekainak 16 15:43

Atzo etortzekoa zen erabakia egun jakinarazi dute: Zigor Auzitegiak Ion Paroten baldintzapeko askatasuna onartu du, baina fiskalak helegitea jarri dio epailearen erabakiari. Prokuradorearen «helegite hau ulertezina da», deitoratu du Bakebideak eta gehitu «are jasanezinagoa» dela «71 urte dituen eta bizitza erdia presondegian pasatu duen eta bere askatasunak inongo arriskurik ondorioztatzen ez duen presoarekiko jazarpen sentimendua bereganatzen duelako».

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariari dei egin dio «gaia berehala bere gain har dezan politikoki, Euskal Herriko hautetsi eta gizarte zibilak daramaten dinamika eraikitzailea lagun dezan».

Prokuradorearen «itsutasunaren» ikusita eta «estatuburuak eta bere gobernuak ez dutenez bake prozesua kontuan hartzen», uztailaren 23an «Ipar Euskal Herri osoa» blokeatuko duela iragarri du Bakebideak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Rodolfo Ares ©Raul Bogajo / Foku

Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagi izandakoa hil da

Jon Ordoñez Garmendia

Bilbon hil da, 68 urterekin. 2009-2012ko legealdian, Patxi Lopez lehendakari zela, Barne sailburu izan zen; tartean, Ertzaintzak Iñigo Cabacas gomazko pilota batekin hil zuenean. Loiolako eta Genevako negoziazioetan aritu zen, PSE-EEren ordezkari.

Aresek esanak, eta harrotutako hautsak

Bakegileen ekintza, joan den uztailean ©Berria

Gibelapenezko isuna ezarri diete trenbidea blokeatu zuten 'bakegileei'

Ekhi Erremundegi Beloki

Uztailaren 23ko desobedientzia ekintza justifikatu zuten Akizeko epaitegiaren aitzinean. SNCFk 160.000 euroko kalte ordainak eskatzen ditu oraindik.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ezker abertzalea izan da lehena GKS isilarazteko lanean»

Xabier Martin

GKSk «ez du borondaterik» iazko udako jaietako liskarrak luzatzeko, baina ohartarazi du «defendatu» egin beharko duela «ezker abertzalearen jazarpena ez bada eteten».
Rodolfo Ares Eusko Legebiltzarrean, 2012ko irudi batean. ©David Aguilar, EFE

Aresek esanak, eta harrotutako hautsak

Uxue Rey Gorraiz

PSE-EEko buruzagi izandakoak perla ugari bota du urteetan, eta horiek sarri ekarri du aurkari politikoen sumina, ezker abertzalearena batez ere. Iñigo Cabacas auzian esanak dira aipagarrienetako batzuk.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.