EUSKAL PRESOAK
Bakarrik gelditu da De Prada
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Maria Fernanda Garciak gibelera egin du Gorka Loran euskal presoak eskatutako bertze baimen batean: adierazi du presoak ez duela «biktimei eragindako mina aitortu», eta, beraz, irteera baimen bat ukatu dio

Aldaketa haizea zebilen Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor aretoan, baina hankamotz gelditu da. Maria Fernanda Garcia Perez epaileak, azken ebazpenetako batean Jose Ricardo de Prada epailearen irizpide bera baliatu zuenak, gibelera egin du orain, eta euskal preso bati baimen bat emateko «biktimei eragindako mina aitortzea» eta ardura zibila ordaintzea beharrezkoak direla adierazi du.
Preso berari dagokio baimena: Gorka Lorani. Azkeneko ebazpenean baimen bat ematearen alde agertu ziren Garcia Perez eta De Prada —aurka egin zuen hirugarren epaileak, Francisco Javier Viera Morantek—, baina oraingoan De Prada epaile progresista bakarrik gelditu da. Bertze egun batzuetako baimenari dagokio ebazpena.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.