Bertsolaritza
Behin-behinean itxi dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak erosteko gunea
Zerbitzariek gainezka egin dute eskaera kopuruarengatik, nahiz eta «neurriak hartuta» zeuzkaten. Bihar emango dute informazio gehiago.

«Arazo teknikoak direla medio, momentu honetan ez dabil Bertsosarrerak.eus. Gaia bideratzen ari gara». Mezu hori argitaratu du Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Ostegunean ezinezkoa izan da Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerarik erostea, zerbitzariek gainezka egin baitute. «Jende guztia sartu da 09:00etan», adierazi dute elkartekoek. Webguneak tarteka baizik ez du funtzionatu, eta, azkenean, behin-behinean ixtea erabaki dute, arazo teknikoak konpondu bitartean. Bertsozale Elkarteak bihar emango du informazio gehiago.
Atzo aurkeztu zuten Bertsolari Txapelketa Nagusiaren egitaraua. Lehendik ere zabaldu zuten zer 42 bertsolari arituko diren kantuan, eta atzo iragarri zuten zein izango diren irailaren 24tik abenduaren 18ra bitarte egingo diren hamalau saioak.
Iragarri zutenez, gaurtik aurrera egongo ziren sarrerak salgai.
Bertsozale askok umorez hartu dute egoera.
Bertsozale elkartearen zerbitzaria, orain pic.twitter.com/CB08jBWu76
— lander garro (@landergarro) June 23, 2022
#BTN22 | Animo sarrerak eskuratzeko arazoak dituzuen guztiei! ð;Â;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂ;ª
— Eñaut Landa â;Â;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂï¸;Â;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂð;Â;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂï¸;Â;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂâ;Â;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂï¸;Â;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂ; Etxera! (@LandaJauna) June 23, 2022
Bitartean nahi baduzue hemen beste jaialdi baterako sarreren esteka uzten dizuet ð;Â;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ#Etxerabideagertu!#Urriak8 • Denok Donostiara!
» Info +https://t.co/IJsLI4ez5k pic.twitter.com/7jSkfNSurq
bertsosarrerak kolapsatuta
— Maddi Etxeberria Otaegi (@mddmdsn) June 23, 2022
finalerako sarrera lortzen badut, ni pozik
baina pozgarria da hainbeste bertsozale izatea Euskal Herriak
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.