Albistea entzun

Lan gatazkak

Bi greba egunetan elkarrekin joatea proposatu diote ELAk, LABek eta ESK-k Mercedeseko langile batzordeari

Lanuzteak ekainaren 29an eta 30ean egitea aztertzen ari dira, Mercedesen mobilizazioetan «ahalik eta batasun handiena» izateko. Oraingoz, ekainaren 27tik uztailaren 1era bitartean deitu dute grebaldia hiru sindikatuek.

ELAren, LABen eta ESKren aueko seigarren txandaren aukako protesta, atzo, Gasteizen.
ELAren, LABen eta ESKren aueko seigarren txandaren aukako protesta, atzo, Gasteizen. Jaizki Fontaneda / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet -

2022ko ekainak 23 17:29

Atzo hasi zituzten sindikatuek Mercedeseko lanuzteak. Sindikatuen arabera, lehen greba egunak ia erabateko babesa izan zuen, baina agerian geratu zen langile batzordearen zatiketa. Gaur, ordea, ELAk, LABek eta ESK-k proposamena bota diete batzordeko beste sindikatuei: ekainaren 29an eta 30ean besterik ez egitea lanuzteak, sindikatu guztien artean.

Hori ez zen hiru sindikatuen hasierako asmoa: geldialdiak deituta zeuzkaten ekainaren 27rako, 28rako, 29rako, 30erako eta uztailaren 1erako. Datorren asteko astelehenetik ostiralera, hain zuzen. Banatuta ekin zien langile batzordeak mobilizazioei, baina iritzia aldatu du alde batek. Orain, ELA, LAB eta ESK prest agertu dira bertan behera uzteko hilaren 27rako eta 28rako eta uztailaren 1erako geldialdiak.

Baldintza batzuen pean egingo dute hori: langile batzordearen beste aldeak –UGT, CCOO, Ekintza eta PIM– «konpromiso argi» bat erakustea gaueko seigarren txandaren aurka, eta hilaren 29rako asanblea orokorra antolatzea. Helburua Mercedesen mobilizazioetan «ahalik eta batasun handiena» izatea da.

Sindikatuak jada lerratu dira bi greba egunak direla eta: Ekintzak onartu egin du; CCOO prest legoke, «betiere batzorde dena bat baletor»; UGTk eta PIMek «buelta bat» eman nahi diote kontuari ezer erantzun aurretik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jatetxeak itxita eta jende oso gutxi Pekingo kaleetan, maiatzean. ©MARK R. CRISTINO / EFE

OMIKRONAREN KOLPEA

Olatz Urkia

Mundua koronabirusarekin bizitzen hasi den honetan, Txinak ez du bertan behera utzi nahi kutsaturik gabeko estrategia. Eta ordaindu beharreko prezioa altua da. Pandemia hasi zenetik bi urte baino gehiago pasatuta, orain hartu du Txinako ekonomiak kolperik gogorrena.

Kaiet Barberarena, Iholdiko Landaia etxaldean, Kintoa arrazako bere zerrien parkean, joan den ostiralean. ©I.E.

Laborariak kezkatu ditu prezioen goititzeak

Iñaki Etxeleku

Hazkuntzarako kanpoan erosi bazka, ongailu eta erregaien prezioak goratu izanak kinka gaiztoan ezarri ditu laborari franko. Iholdiko Landaia etxaldean ere bai, nahiz autonomia bilatzeak arriskua arintzen dion. Erresilientzia planeko dirua banatzeko Frantziak finkatu arauak, gainera, bazter utzi ditu ehunka etxalde.
Pedro Sanchez, Ministro Kontseilu bereziaren osteko agerraldian. ©Kiko Huesca / EFE

Espainiako Gobernuak 200 euroko txekea emango die errenta apaleko langileei, autonomoei eta langabeei

Irune Lasa

Kotizaziorik gabeko pentsioak %15 igoko ditu, eta garraio publikorako abonuak merkatuko. Pedro Sanchezek energia konpainien irabazien gaineko zerga berria iragarri du. «Gehien lortzen dutenek, ekarpen handiagoa egin behar dute sakrifizio kolektibora».

Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia sailburua, Eusko Legebiltzarrean, gaur. ©Irekia

Europako funtsetatik 1.090 milioi euro jaso dituzte Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak

Iker Aranburu

Eusko Jaurlaritza kexu da funtsen banaketa oso motel doalako, eta etsita dago Espainiako Gobernuaren banaketa zentralistarekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.